125x125 Ads

“Arazo asko izan ditugu nire familiak eta nik gure inguruko pertsonekin” (elkarrizketa 1)


Erick J. García, atzerritarra

“Arazo asko izan ditugu nire familiak eta nik gure inguruko pertsonekin”

ARROLA MACHO, Hodei
E
rick Javier Cárdenas García Tarapoton (Peru) jaio zen 1992an. Bere haurtzaroa zaila izan zen txikitatik lan egin baitzuen. Horretaz aparte, bere gurasoen banantzeak eragin oso handia izan zuen bere gain. Bere ama eta ugazaita duela bost urte etorri baziren arren, berak, ekainean hiru urte egingo ditu bere jatorrizko herria utzi zuenetik.

Zerk bultzatu zintuen Espainiako Estatura etortzera?
Bultzatu egin gintuen lehenengo gauza, lana izan zen. Nire amak Hegoamerikan zuen lanagatik. Etxeetan egiten zuen lan eta egun batean gizon bat ezagutu zuen, zeinak familia zuen Espainiako Estatuan. Hala, duela urte gutxi batzuk etorri ginen, gizon horren hemengo familiak ekarri gintuen, eta nire familia momentu honetan lan egiten ari da. Nire partetik, ikasten ari naiz.
Zergatik Euskal Autonomia Erkidegora?
Egiatan, ez genuen guk Euskadira etortzea erabaki. Zirkunstantzien arabera, hona etorri ginen. Gizon horren, nire ugazaitaren, familia Euskadin bizi zen eta horregatik etorri ginen hona. Gainera, nire ama hemen lan egiten hasi zen eta horregatik hemen finkatu ginen.
Ikasten duzu ala lan egiten duzu? Azaldu pixka bat.
Duela aste batzuk, ikasketak bukatu nituen, Diseinu Grafikoko zikloa horren justu. Orain, zikloa bukatu bezain pronto, nire amaginarrebarekin lan egiten ari naiz eta momentuz, dena nahiko ondo joaten ari zaigu. Nire familiari eta niri.
Latinoa izatea arazo edo oztopo bat izan da ikasterako edo lan egiterako momentuan?
Bai. Ikasketekin ez horrenbeste baina lana bilatzerako momentuan, arraro begiratzen gaituzte, paria bagina bezala. Burutik hanketara egiten digute so aurpegi txarrarekin. Halere, esan behar dut ez dela jende guztia txarra ezta jende guztiak txarto begiratzen digunik. Bestalde, jende askok, behin gure pertsona ezagututa iritziz aldatu ohi du.
Xenofobia eta arrazakeria zure eguneroko bizitzan al daude?
Arrazakeriari erreparatuz, bai. Egia esan, arazo asko izan ditugu jazo zaigun jendearekin. Xenofobiaren kasuan ere, arraro begiratzen digute. Latindarrak izanda, edo hobeto esanda, immigranteak, nahiko txarto begiratzen digute.
Zure familiak edo zuk pertsonalki arazoren bat izan du zuen egoerari dagokionez? Latindarrak izatearekin diot.
Bai. Egun batean, supermerkatuan nire amarekin nengoela, Erandioko mutil gazte batek irainka hasi zitzaigun. Inongo arrazoirik gabe, txarto begiratzen hasi zitzaigun eta, nolabait esateko, beldurra izan genuen. Nire amari denetarik esan zion. Mota guztietako irainak esan zizkion. Hala ere, nahiz eta horrelako egoerak bizi izan ditugun, poliki-poliki egoerok gainditzen goaz.
Zure herriaren mirarik duzu? Zeren mira duzu?
Bai noski. Janaria eta Perun ditudan lagunak. Ditugun lagunak hobeto esanda. Bestetik ohiturak. Gure herrian eta Hegoamerikan, ohiturek oso errotuta daude eta, hala, ohituren mira egiten zait. Izan ere, Hegoamerikan eta hemen parrandak egiteko oso era ezberdinen egiten ditugu eta guzti horren faltak… Bai, gauza guzti horien mira egiten zait.
Nolakoa da pertsona latindar eta homosexual baten bizitza gure gizartean?
Ba pertsona latindar eta gay baten bizitza ez da “oso” zaila era positibo batean bizi bazara. Latindarra izatea, bere zaizun baldintza bat da. Horrela jaio nintzen eta latindarra izateaz harro nago. Homosexual izateaz… aldaketa asko ekarri dizkit horrek. Gay nintzela konturatu nintzen eta horrek nire pertsonaren nolakotasuna aurkitzera eraman ninduen. Nire izatearen parte oso sakona da eta horrela bizi nahi dudala konturatu naiz.
Nola hartu zuen zure amak seme homosexuala izatea?
Latindarroi matxismoarekin lotzen zaigu. Gure gurasoak, zentzu horretan, baliteke itxiagoak izatea sexualitatearekin. Alabaina, nire amak gauzak beti pentsatzen ditu eta uste dut, nahiko ondo hartu duela nire homosexualitatea. Gutxika doa egunean egun nire homosexualitatea hobeto hartzen.
Hegoamerikaren erlijiotasunaren indize altuari erreparatuta, kristaua batez ere, uste duzu inkongruente edo bateraezinak direla sinestun erlijiosoa izatea homosexuala izatearekin?
Egiatan, ez dut uste homosexual izateak inplikatzen duenik Jainko batean ez sinestea. Pertsonalki, nik ez dut Aitasantuan sinesten ezta gainontzeko erlijioetan ere. Ez dut uste Elizari dirurik eman behar zaionik. Zentzu horretan ni ez naiz sinestuna. Gainera, ez nator horrekin bat. Nik Jainkoan sinesten dut. Txikitatik Jainkoan sinestera irakatsi naute eta horrek oso bizirik dirau.
Zerk eman dizu arazorik gehien gizarte honetan. Homofobiak edo xenofobiak edo arrazakeriak?
Hiruak ematen dizkigu arazoak. Homosexual izanda, gizarteak berak ez dizu ondo begiratzen. Arrazakerian, gizatalde baten gorrotoa da. Zure herrialdean ez dizute txarto begiratu baina beste herri batera joaten bazara, bai. Beltzaran ikusten bazaituzte jendeak uste du askotan gaizkile bat izango zarela. Egiatan hori ez da horrela. Baliteke horrelakoak gertatzean baina pertsonak ondo ezagutu behar dira, nolakoak diren jakiteko.
Uste duzu posible dela xenofobiaren eta homofobiaren erauztea ala utopiatzat duzu?
… Nik uste hau etorkizunean etorriko diren alderdi politikoekin ikusiko dela. Baliteke etortzear dagoen politikak homosexualitatea ondo ez ikustea edota atzerritarrak ez babestea. Gizarteak egin behar duena da gustuko ez duena ez begiratzea. Horrek gauza asko konponduko lekike.

1 comentarios:

{ Txus El Teacher } at: 26 de junio de 2012 a las 16:56 dijo...

Linkak eta etiketak falta dira

Publicar un comentario

 

Copyright © 2010 • euskadi2 • Design by Dzignine, Blogger Blog Templates