125x125 Ads

EKYA: ‘Egia esan ez zait gustatzen batere legea, baina azkenean hori ekiditea ezinezkoa da.’

1 comentarios
Eneko Artaza Gurrutxaga

EKYA bere eskualdean aski ezaguna den ‘graffitero’ bat da. Gazte honek urteetan zehar Uribe Kostako horma gehienak bere artearekin bete ditu, baita eskualdetik kanpo daudenak ere, biztanleen artean pentsamodu ezberdin asko sortaraziz. Gaur berarekin egon nahi izan dugu , hain ezezaguna den mundu honi buruz zerbait gehiago ikasteko.Bere nortasuna ezkutuan ustea eskatu digu, legearekin dituen arazoengatik.


Noiz eta nola hasi zinen graffitian?
Ikastolara nindoanean 11 edo 12 urterekin marrazkiak egiten nituen eta kaleko kaleko marrazkietan fijatzen nintzen beti. 13 urteekin rotulki lodi bat erosi eta herri osotik ‘Nos’ izenarekin sinatzen pasatzen nituen egunak.

Zer da zuretzat graffitia?
Lagunak, harremanak, aisialdia, espresatzeko modua, bizi modua… ez dakit, gauza gehiegi.

Nola erabaki zenuen ‘Ekya’ bezala sinatzea?
Ba egia esan ez dut oso ondo gogoratzen, jende askok egiten dit galdera hau. Baina zer esan nahi du? Egia esan ez du ezer esan nahi. Izen hori jartzea erabaki nuen letra horiek gustatzen zaizkidalako. Marrazki asko eginez estilo propioa eta ezaguna izatea lortzen hasi nintzen. Gaur egun lagun askok izen horrekin ezagutzen naute.

Nolakoak dira grafiteroen arteko harremanak?
Gehienetan oso ona dira harremanak, jende asko ezagutzen baita. Baina batzuetan ere graffiteroen arteko eztabaidak sortzen dira, Hormak eta jendearen lana ez errespetatzeagatik.


Legearekin arazoak izan al dituzu noizbait?
Bai. Egia esan ez zait gustatzen batere legea, baina azkenean hori ekiditea ezinezkoa da.



Zein motatako margoa erabiltzen duzue graffitiak egiteko?
Gehienetan sprayak, baina askotan margo plastikoa eta rodiloa erabiltzen dugu, askoz merkeagoa delako. Nik hauen arteko nahasketak egiten ditut. Ere askotan rotulkiak betetzen ditut kaletik sinatzeko eta koadroak egiteko ere erabiltzen dut margo plastikoa.


 Nondik gustatzen zaizu margotzea normalean?
Gehienetan nire herri inguruan, normalean pasatzen naizen lekuetatik egitea gustatzen zait, egunero nire piezak ikusteko. Baina ere urrunago joatea gustuko daukat.

Soilik hormetan egiten dituzue graffoak?
Gehienetan bai. Baina gauez egindako gauzei buruz hitz egiten badugu batzuetan ere kamioiak, trenak, seinaleak… jejeje.




Nolakoa da gaur egun graffitiaren egoera Euskal Herrian?
Nire ustez euskal herriko biztanleria ikusita jende askok margotzen du eta egia esan mugimendua dago.


Barça! Barça! Barça!

1 comentarios
Eneko Artaza Gurrutxaga
Inoiz baino parekatuago heltzen ziren Barça eta Real Madril klasikora eta 10etarako Bernabeu zelaia beteta zegoen. Irabazteko itxaropen handia zuten Real Madrileko jokalari zein jarraitzaileek.
Partidua hasi eta 20. segundoan Victor Valdesek Real Madrilen presioak eragina huts egin zuen eta bi erreboteen ostean Karim Benzemak baloia sarera bidali zuen 1 eta 0eko markagailua jarriz. Ustekabean harrapatu zuten Barça, ala ere taldeak ez zuen fedea galdu eta aurrera ekin zion berdinketaren bila. Izan ere Messik seigarren minutuan  kontraeraso batean berdinketa lortzeko aukera izan zuen, baina Casillasek kornerrera bidali zuen Leoren jaurtiketa.
Mourinhoren taldeak presio handia jarri zuen partidu osoan zehar eta Bartzelonak zelai erdian galdutako baloiak Real Madrilen kontraerasoan bilakatzen ziren. Horrela heldu ziren bi eta hutsekoa egiteko aukerak Madrilentzat. Benzemak birritan eta Ronaldok area kanpotik egindako tiro batekin saiatu ziren, baina Valdes 20. segundoan egindako hutsa albo batera utzi eta Madrilen bigarrena saihestu zuen. Baina Barça gora joan zen eta 30. minutuan kontraeraso batean Messik Alexisi baloia pasatu eta honek tiro gogor batekin gola sartu zuen, markagailuan berdinketa jarriz. Horrela 1 eta 1ekoarekin heldu zen partidua atsedenera.
Bigarren zatia Madrilen aukera batekin hasi zen. 50. Minutuan Valdesek Ronaldok botatako falta gelditu zuen. Baina 52. minutuan Xavik area kanpotik bolea bat bota, eta Marceloren laguntzaz 1 eta 2koa egin zuen. Horrela Barça lasaitu zen eta partiduaren jabea egin zen haien bereizgarri den tokeko jokoa erabiliz. Horrela heldu zen hirugarrena, Dani Alvesen zentroa Çesc buruz sarera bota zuenean. Horrela partidua 1 eta 3 bukatu zen Bartzelona berriz garaile izanik.

THC. Cannabisa Euskal Herrian

0 comentarios
Eneko Artaza Gurrutxaga

Cannabisa Euskal Herrian gehien kontsumitzen den droga ilegala da.Botanikan Cannabis sativa izenarekin ezagutua da eta bere efektu psikoaktiboak erretxinan duen sustantzia batek sortzen ditu. Sustantzia hori tetrahidrocannabinol edo THC bezala ezagutzen da. Euskal Herrian gehienbat Marokoko iparraldetik datorren hachisa kontsumitzen da.
 
Gazte askok kontsumitzen dute cannabisa gure herrialdean. Gazteak ez dira arduratzen cannabisaren kontsumoak sortzen dituen arazoei buruz. Gaur egun 14,5 urteko mediarekin  dastatzen dute droga hau, eta 15-29 urte bitarteko % 28,2ak erre du noizbait. Hauen arteko %8,6ak sustantzia honen ohiko kontsumoa egiten du. Gainera ohiko kontsumoak gora egiten du 20 eta 24 urte arteko gazteetan, egunero  erretzen duen pertsonen portzentajea 11,5ekoa izanik.

Naiz eta mutilek orokorrean drogen kontsumoan gehiago aritzen diren, emakumeen eta mutilen arteko aldea murrizten ari da, ia ia parekatura egon arte. Gaur egun mutilen %8ak eta emakumeen %7,8ak probatu du cannabisa noizbait.
 
Gazteek lortzeko erreza

Gaur egun oso erreza da cannabisa lortzea gazteentzako. Algortako 21 urteko erretzaile  honen iritziz oso erreza da materiala lortzea: “Herri txikitan are errazago da cannabisa lortzea, kuadrila askotan aurki desakezuz ba, kameioak ez, ez dira kameioak, hachisa saltzen duen jendea”. Gainera argi dauka zein den porroak erretzen hasteko arrazoia:``izaten da ba nagusia iruditzeko´´. Erostea ez da cannabisa lortzeko modu bakarra: ‘jende askok ere mendian maritxuak landatzen ditu, kosetxa propia esaten dena’.
 
Cannabisaren kontsumoaren efektuak

Alde psikologikoan epe laburrean marihuanak euforia sentsazioa, erlajazioa, aldaketa sentsorialak eta pertzeptiboak, kontzentrazio galera eta koordinazio txikizioa eragiten du.

Cannabisak duen menpekotasuna sortzeko ahalmena ez da oso gogorra. Momenturarte ez dirudi menpekotasun fisikorik sortzen dituela. Ala ere abstinentzia erreakzioak ikusi ahal izan ditugu erretzaile kronikoetan kontsumoa bertan bera uztean.   Gainera kontsumoa handia bada arazo psikologikoak sortu ahal ditu, eguneroko edozein ekintza kontsumitu gabe egiteko ahalmena ez izatea adibidez.

Beste alde batetik kannabis kontsumoak arazoak fisikoak sor ditzake: “alde batetik tabakoak sortzen dituen eraginak dauzka, eta gainera burmuinean ere arazoak sortzen ditu normalean erretzen baduzu”. 50 urteko erizain honentzat honek daukan normalizazio egoerak, gazteek ere erretzea eragiten du:” gehiegi normalizatuta dago. Honek gazteen portaeran eragina negatiboa dauka nagusiak iruditu nahi dutelako, eta honek drogekin arazoak zor ditzake”.
 
Egoera legala

Kannabisaren efektuak tabakoarenak eta alkoholarenak bezain txarrak direla aski frogatuta dago. Ala ere kannabisa ilegala da estatu espainiarrean. Kannabisa edukitzea 300 eurotik 36.000 euro-arteko isuna ekarri dezake. Arautegi penalaren arabera kannabisa edukitzea delitu larri bezala ikusita dago. Gainera trafikatu, egin edo landatu egiten duenari urte bateko espetxe zigorra leporatu ahal diote.


Horregatik kannabisaren egoera legalizatzea kontsumo erregulatu bat ekarriko luke. Honetaz gain gazteek eskuratzeko aukera gutxiago izango lukete eta kontsumitzen den materialaren kalitatea hobetuko litzateke, erretzaileak ere onura ateratzen. Arrazoi hauengatik LEGALIZAZIOA ORAIN!

Azaroaren 20ko hauteskundeak Euskal Herrian

0 comentarios

Euskal Herriak ordezkaritza dezentea lortu du Espainiako Gobernuan
Boto ematearekin batera, ezker abertzaleko lider historikoei omenaldia egin zaie
                                                                                       Hodei ARROLA

Hurrengo lerroetan, azaroaren 20a Euskal Herrian nola bizi izan den islatuta agertuko da, baita ezker abertzaleko bi liderri egin zitzaien omenaldia ere. Aurreko hilabeteetan Espainiako presidentea zen PSOEko José Luis Rodríguez Zapaterok hauteskundeak aurreratu zituen egun horretara sinbolismoz betetako eguna baita. Izan ere, 1975aren azaroaren 20an Francisco Franco diktadorea hil zen. Euskal Herrian, ezker abertzaleak ilegalizatua izan barik aurkeztu izan da hauteskundeetara jarraitzaile anitz bere atzean izanda.

Urte honen azaroa oso garrantzitsua izan da testuinguru politikoan, izan ere, hilabete horren 20an, José Luis Rodríguez Zapaterok, Espainiako presidenteak, hauteskundeak egun horretara aurreratuko zituela esan zuen. Gauzak honela, alderdi politiko guztiek egin zezaketen guztia erakutsi zuten beren hitzaldi politikoetan. Hauteskunde hauek Espainia osoa bere hartzen zutela alde batera utzita, Euskal Herriak bizitasun handiz jazo zuen egun hori, izan ere, ezker abertzaleak oihartzun itzelarekin egin zituen bere kaleak. Amaiur koalizioak jarraitzaile asko izango zituela antzeman zen baina, azken momentuan jasotako babesa espero zena baino handiagoa izan zen.
Bozketaren emaitzak irten zirenerako, Amaiurrek 7 diputatu lortu zituen Espainiako Gobernuan. Ikusten den moduan, nahiz eta hauteskundeak PPk irabazi, Euskal Herrian alaitasunez jaso zen Amaiurren emaitza. Zentzu horretan, PSOEren joera aurrerakoia izan zen hauteskundeak azaroaren 20ra aurreratzen, izan ere, egun horretan hil zen Franco diktadorea. Haatik, Euskal Herrian esanahi handiagoa hartu zuen, egun horietan ere, Josu Muguruza eta Santi Brouard erail zituztelako.
“Uste dut honek aro berri bat ekarriko diola Euskal Herriari. Amaiurrek indar handiz egin du talka eta 15 urte ilegalizatuta egon ostean uste dut Euskal Herriak duen politika era egokian islatzen duela”.
-          Lorea Bilbao
Egun horretan ere, azaroaren 20an, Bilboko Ametzola eta Errekalde auzoetan, omenaldi bat egin zieten ezker abertzaleko bi lider erail horiei. Omenaldi horietan, ezker abertzaleko hainbat lider eta militante bildu ziren, Tasio Erkizia eta Periko Solabarria esaterako. Omenaldietan aldarrikapen irmo batzuk aipatu ziren, izan ere, Euskal Herriak egun horietan bizitzen ari zen giroa Josu Muguruza eta Santi Brouarden garaian bizi zen giroa goraipatzen zuen.
Josu Muguruzaren kasuan, Espainiako Gobernuan Herri Batasuna (HB) ordezkatzen ari zela, tiroka jazo zuen GALek. Atentatuaren akusatuak Ángel Duce eta Ricardo Sáenz de Ynestrillas izan ziren. Horrek guztiak esan nahi duen gisara, omenaldi bat egiten zaio Josuri urtero jaio zen Bilboko auzoan, Errekalden. Santi Brouarden kasuan, ostera, bere pediatria kontsultan zegoela erail zuten GALeko bi kidek, Luis Morcillok eta Rafael López Ocañak, Julián Sancristobalen, Estatu Segurtasun Zuzendariaren agindupean.
Amaiur koalizioa indartsu sartu da Kongresuan. Elkarrekin aritzea saritu dute herritarrek. Indar metaketa. Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak osatutako koalizioak babes zabala jaso du, eta talde propioa izango du Espainiako Kongresuan, zazpi legebiltzarkiderekin. Gainera, lurralde guztietan lortu du ordezkaritza. Amaiurren sarrera horrek gainerako alderdiek ordezkaritza gutxitzea ekarri du, izan ere, duela lau urte baino talde bat gehiagorekin banatu dira eserlekuak.
Beraz, aurreneko aldia izango da Espainiako Diputatuen Kongresuan bi talde parlamentario abertzale izango direla. «Herri gisa» Madrilen aurkezteko asmoa duen Amaiurren taldea, batetik, eta urteetako esperientzia duen talde jeltzalea.
“Amaiurrek indar metaketa erakusten du. Abertzaletasunaren eta Euskal Herriaren helburu nazionalak lortzeko bidea erakusten du. Horrexegatik, emaitza onak izan dituela uste dut.”
-          Koldobika Urbina
Amaiurren iritziz, hiru esparru nagusitan garatu beharko litzateke indar abertzaleen arteko lankidetza Madrilen: Euskal Herriaren eta autodeterminazio eskubidearen onarpenean, eta lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparruaren aldarrikapenean. Horrekin batera, Espainiako Gobernuaren «ukazio eta oztopo jarrerari» aurre egiteko «estrategia komun bat» adostera deitu ditu alderdi jeltzalea eta Nafarroako koalizioa.

Abertzaleen artean, indarrak biltzeko aukerak zabalduko dira, orain arte eman ez diren aukera berriak. Espainiako Kongresuan abertzaleen pisuak matematikoki ez du eragin handirik izango, baina Euskal Herritik begiratuta bai, balio sinbolikoa duelako.
Garai berri honetan, iraganeko salbuespeneko legeekin osatutako instituzioak —Eusko Legebiltzarra eta Jaurlaritza— berritzea falta da. Premiazko zeregina delako ikuspuntu demokratikotik. Bi indar abertzaleak —EAJ eta Amaiur— parez pare daudelako eta lehia bizia izango delako bien artean lema hartzea, baina funtsezkoena norabidea zehaztea da. Herri baten geroa jokoan izango delako.




Jon Etxegarai sopeloztarra epaituko dute gaur 2002an lehergailu bat jartzeagatik

0 comentarios
Eneko Artaza Gurrutxaga
Gaur Azaroaren 14a Jon Etxegarai Begoña  Sopeloztarra epaituko dute Efe albiste agentziak ezagutarazi duenez. Bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen dio epaileak 2002ko martxoaren 15ean La Caixa bankuko kutxazain batean lehergailu bat jartzeagatik. Iturrien arabera dagoeneko epaituta dagoen Orkatz Gallastegi Sodupe berangoztarra berarekin zegoen egun artan. Etxegarai Iazko azaroaren 24an bere kabuz epailearengana aurkeztera zihoanean atxilotu zuten. Lau hilabete pasa zituen kartzelan, martxoaren 4an 20.000 euroko fidantza ordaindu ondoren askatu zuten arte. Egun artan berari eta Gabi Basaneziegindako harrera kolpeka desegin zuen Ertzaintzak. Harrera lau zaurituekin bukatu zen, aietako bik gaua ospitalean pasatu zuten.
 
Martxoaren 4an desegindako harreran suertatutako zauritu bat.

Ikuskizuna eta golak!

0 comentarios
 Eneko Artaza Gurrutxaga
Partidu ikaragarria jokatu zuten atzo Athleticek eta Bartzelonak. Partidu gogorra izan zen bi taldeek jokatutakoa, eta berdinketa finala bidezkoa izan zen partidua ikusita, Athletikek garaipena hurbilago izan arren.

Lehen gola Ander Herrerak sartu zuen 20. minutuan Susaetak eginiko jokaldi bat burutuz. Baina poza gutxi iraun zuen San Mamesen, 24. minutuan Cesc Fabregasek buruz berdinketa jarri zuenean markagailuan. Hortik aurrera Bartzelona izan zen baloiaren jabe. Hala eta guztiz ere gol aukerak egon ziren, bi taldeak hasieratik partiduaren bila joan zirelako. Baina 80. minutuan Llorentek zorte handiz gola sartu zuen korner baten. Baina luzapenean hiru puntuak Bilbon geratuko zirela zirudienean, Iraizoz eta Iturrasperen arteko nahasiak gola erraztu zion Leo Messiri, bi eta biko markagailu finala ezarriz.

Partidua lehiatua izan zen, eta bi taldeen kiroltasuna protagonista izan zen partidu osoan zehar. Prentsaurrekoan Guardiolak Athleticeko jokalariak eta entrenatzailea goraipatu zuen, eta aurten jokatu duten partidurik gogorrena izan dela esan zuen entrenatzaile kataluniarrak.

   

Sei pertsona atxilotu dituzte kokaina trafikatzaile talde baten aurkako operazioan

0 comentarios
Eneko Artaza Gurrutxaga
Ertzaintza Guardia Zibilarekin elkarlanean sei pertsona atxilotu ditu kokaina trafikatzaile talde baten aurka egindako operazio batean.Kokaina Kolonbiatik ekartzen zuten eta Bilbon, Uribe-kostan eta Nerbioi ibaiko bi ertzetan banatzen zuten.

            Euskadiko Herrizaingo Sailak ezagutarazi duenez talde hau Bilbo inguruko talderik aktiboena zen eta bi urte zeramatzan kokaina ekartzen. Substantzia Bartzelonako aireportutik sartzen zuten eta luxuzko zapatetan ezkutatuta ekartzen zuten.

            Operazioa pasaden abuztuan hasi zen, ertzaintza 34 urteko gizon batek eta bere 24 urteko emaztea Gorlizen zuten etxean kokaina saltzen zutela ohartu zenean. Antza denez taldeko burua zen 34 urteko gizona.Kolonbian kokaina lortzeko kontaktuak egiten zituen, eta jendea ordaintzen zuen substantzia Espainiar estatuan sartzeagatik.

            Atxiloketak asteburu osoan zehar luzatu dira, eta azkenean 6 pertsona espetxeratu dituzte: bi gazte Zierbenan, Gorlizko bikotea, banatzaile nagusia Santurtzin eta 27 urteko emakume bat Bartzelonako El Prat aireportuan, kokaina sartzen harrapatu zutena. Guztira lau kilo kokaina baino gehiagorekin arrapatu dituzte.


Erdi Aroko herrizka aurkitu dute Argantzonen

0 comentarios

                                                                                                                              Hodei ARROLA

EHUko Ondare eta Paisaia Kulturalen Ikerketa Taldeak Erdi Aroko herrixka gotortu bat aurkitu du Argantzongo (Trebiñu) gazteluaren ondoan. Toki hori IX. edo X. mendean okupatu zen eta garrantzi handiko jaun-gunetzat jo daiteke, "gazteluratze" modura eraiki baitzen.
Ikerketako iturriek adierazi dutenez, irailean eta urrian Argantzongo gazteluan egindako esku hartze arkeologikoari esker, leku horretan Erdi Aroko herrixka garrantzitsu bat dagoela jakin ahal izan dute.
Data zehatza falta den arren, Argantzonen sorrera IX. eta X. mendeen artean koka daiteke eta lehenengo okupazioa defentsarako izan zitekeen. Berez, iturri arabiar batek dio 801. urtean, Kordobako Al-Hakam emirraren anaiak zuzendutako armada Argantzongo haitzartean garaitua izan zela, Araba eta Gaztelari eraso egitera zetorrenean.

Euskal unibertsitateak estatuko masifikazio gutxien duten unibertsitateak dira

0 comentarios
                                                                                                                        Eneko Artaza Gurrutxaga

Euskal unibertsitateak estatuko masifikazio gutxien dutenak dira. 8,9 ikasle daude irakasle bakoitzeko, estatuko batez bestekoa 12,4 izanik. Nafarroako Unibertsitaten da estatuko batez bestekoa gaiditzen duen euska unibertsitate bakarra, 13 ikaslerekin irakasle bakoitzeko.

Ikerkuntza jarduerari dagokionez, euskal unibertsitateen artean EHUk eta Nafarroako Unibertsitateak dute ikerkuntza-jardunik oparoena. 2010ean Euskal unibertsitateetan eginiko 572 doktore-tesietatik, 321 EHUn egin dira eta 182 Nafarroako Unibertsitatean.
Master ofizialei dagokionez, EHUk dauka eskaintzarik osatuena, ehun master inguru eskeiniz. Nafarroako eta Deustuko unibertsitateek 30 inguru eskeintzen dituzte, Nafarroako Unibertsitate Publikoak 20 inguru eta hamar Mondragon Unibertsitatean.
Materialari dagokionez, ordenagailuen kopurua ikasle bakoitzeko garrantzitsua da.Deustu eta Mondragon Unibertsitateek hiru ikasle bakoitzeko ordenagailu bat eskeintzen dute.EHUn, Nafaroako unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate publikoan aldiz 9 eta 12 ikasleren artean banatu behar dituzte ordenagailuak.
 
Adminiztrazio eta Zerbitzu langileei dagokionez, EHUk eta Mondragon unibertsitateek daukate ratiorik apalena. Hauek irakasle bakoitzeko 0,2 eta 0,3 AZL dituzte, estatuko batez bestekoa 0,45ekoa izanik. Nafarroako unibertsitatekoa aldiz handiagoa da, irakasle bakoitzeko 1,3 AZL izanik.
Datu hauek Eroski Consumerek www.univesidades.consumer.es web atarian urtero bezala eguneratu duen Unibertsitateen Gida Praktikoan aurkitu ditzakezu. 
 


 

Copyright © 2010 • euskadi2 • Design by Dzignine, Blogger Blog Templates