125x125 Ads

Hirugarren aldiz Olinpoan

0 comentarios

Sebastian Loeb-ek berriz ere piloto indartsuena dela eakutsi du. Rallyan garaipena lortu zuen eta azken tartean ere gailendu zen, ematen diren hiru puntu extrak lortuz.

Eneko Artaza Gurrutxaga

Sebastian Loeb hirugarren aldiz gailendu da Acropolis Rallyan. Asteburu osoan zehar borrokan ibili da Ford taldeko gidariekin. Lehenengo Latvalak eta gero Solbergek egindako okerrek garaipenerako bidea erraztu diote frantziarrari. Lortutako puntuekin, sailkapeneko lehenengo postuan ezarri da, eta 28 puntuko aldea dauka Mikko Hirvonenekin.

Ostegun goizean tarte kronometratuetara ateratzeko ordena ezartzeko klasifikazioa ospatu zen. Solberg eta Latvala izan ziren azkarrenak. Citroen taldeko Loeb eta Hirvonen hirugarren eta laugarren izan ziren. Bosgarren postuan Eugeny Novikov errusiarra sailkatu zen.

Arratsaldean lehenengo tarteak ospatu ziren. Hasieran Latvala, lesio batetik bueltatu berria zena, izan zen azkarrena. Baina kilometroak pasatu ahala, Loebek erritmoa hartu zuen eta Jari-Mati aurreratzea lortu zuen. Hirugarren Solberg sailkatu zen eta Hirvonen laugarren.

Ostiraleko tarteetan Loeb-ek eta Latvala-k borroka protagonizatu zuten. Batek tarte batean scratch-a lortzen bazuen, hurrengoan besteak berbera. Finlandiarrak denbora tartea segundo batera murriztea lortu zuen, baina eguneko azken pausuetan gurpil bat lehertu zuen, irabazteko aukera guztiak galduz. Orduan talde britainiarraren ardura guztia Solberg-en sorbaldan jarri zuten.

Larunbateko jardunaldian, Noruegiarra ez zen gutxi izan, eta lehenengo kilometroetatik erasoan atera zen. Egunean zehar Loeb-ekiko zuen tartea murrizten joan zen. 10 segundoko aldea zegoen Citroen eta Ford taldeko gidarien artean lasterketako azken eguna ospatzeko. Atzetik Hirvonen eta Latvala sailkatu ziren.

Igandean Solberg erasoan segitu zuen. Baina lehenengo tartean kontzentrazio huts bat izan zuen, eta eskumako bihurgune batean barnealdeko harri bat kolpatu zuen. Ondorioz, kotxeko aurreko gurpila hautsi eta rallytik erretiratzeko beharra izan zuen. Beste rally etsigarri bat Ford WRC taldearentzat. Beste alde batetik Hirvonen, rally osoan erritmoa aurkitu ezinean ibili zena, bigarren postuan jarri zen, Solberg-en okerra aprobetxatuz. Azken aurreko tartean Loeb-ek gurpil bat zulatu zuen, eta bere kopilotuarekin kontsultatu ondoren gurpila tartean konpontzea erabaki zuten. Hala ere, denbora soberan izan zuen Citroen taldearentzat aurreneko bi postuak lortuz. Presio uneetan psikologikoki indartsuena dela erakutsi zuen Frantziarrak Greziako errepideetan. Scratch gehien egin zituen partaidea izan arren, Latvala hirugarren geratu zen.

Sailkapen nagusian Loeb doa lehenbiziko posizioa, Hirvonen eta Mads Ostberg finlandiarren aurretik. S2000 kategorian Sebastian Ogier, hurrengo urterako VW Polo R WRC kotxea garatzen dagoena, izan zen azkarrena. WRC Academy-n Ebans gailendu zen. Jose Antonio Suarez asturiarra bosgarren geratu zen.
Loeb, Daniel Elena eta Citroen taldeko partaideak garaipena ospatzen podiumean



Sei lasterketa, sei garaile

0 comentarios
Eneko Artaza Gurrutxaga

Webber Monakon jaun eta jabe. Alonso hirugarren izan den arren, sailkapeneko lehenengo postua mantendu du.

Urtero  Montekarloko printzerrian ospatzen den lasterketa glamourrez beteta dago. Aurten ere pertsonai famatu asko ikusi ditugu. Will Smith eta Antonio Banderas pit-lanetik ibili ziren. Azken honek Fernando Alonsori  lasterketarako zorte ona emateko aukera izan zuen lasterketa hasi aurretik.

Semaforoak itzali eta lasterketa hasi bezain laster Grosjean gaztea kanpo geratu zen. Shumacherren atzeko gurpila kolpatu zuen, eta bere kotxea bertan bera utzi behar izan zuen. Honen ondorioz istilu ikaragarria sortu zen. Atzetik zihoazen ziren kotxeek Lotus taldekoa saihestu nahian, euren arteko istripuak izan zituzten. De la Rosak eta Maldonadok norgehiagoka utzi zuten lehenengo bueltan.

Lasterketa buruan Webber, Rosberg bigarren eta Hamilton hirugarren. Hauen atzetik, Alonso eta Massaren Ferrariak zihoazen. Espainiarra, McLaren taldeko gidariari aurrea hartzen saiatu zen, baina Monako hiriko errepideak oso estuak dira karreran aurreratzeko. Hamalaugarren bueltan Webberrek bi segundoko aldea ireki zuen Rosbergekin, eta Hamilton lau segundokoa Alonso eta Massarekin. Seigarren postuan Raikkonen Michael Schumacherrekin borrokan zebilen.

26. bueltan euria egiteko arriskua agertu zen, talde guztietako estrategia guztiak kolokan jarriz. 28. Bueltan Rosberg izan zen gurpilak aldatzen lehenengoa. Honek slick bigunak jarri zituen, egindako lan guztia arriskatuz. Aurreko postuetako besteek ere arriskatu ziren. Webber, Hamilton, Kimmi eta Hulckenberg 29an egin zuten aldaketa. Alonsok buelta bat gehiago eman zuen. Espainiarrak Louisekin zuen aldea murriztea lortu zuen. Honen ondorioz, geldiunetik Hamiltonen aurrean ateratzea lortu zuen, 3. postua eskuratuz. 31. Bueltan Massa sartu zen, eta Michael ordea, 32.ean. Vettel, 9. ateratzen zena, lasterketa buru zegoen. Gurpil gogorrak aukeratu zituen, buelta gehiago emateko aukera izanez. Azken hau 46. bueltan egin sartu zen boxes-en. Estrategia ondo atera zitzaion, Hamiltonen aurretik atera baitzen. Orduan, lehenengo sei kotxeak bost segundotan jarri ziren.  

64.bueltan Scumacherrek arazoak izan zituen, eta karrera utzi behar izan zuen. Hurrengo biretan Pic, Ricciardo eta Button istripu ezberdinak izan, eta erretiratu beharra izan zuten.

Baina borroka aurrean zegoen, lehenengo sei gidariek egin zuten karabanan. Berriz ere euriaren arriskua atera zen, beraz, Webber pazientzia handiz gidatu zuen taldea lasterketaren amaiera arte.



Azkenik, Webber garaile atera zen Monakotik, Rosberg bigarren izanik, eta Alonso hirugarren postua eskuratuz. Sei lasterketa eta sei garaile ezberdin egon dira momentuz aurtengo F1 munduko txapelketan. Alonso da sailkapeneko lehenengoa, Vettel alemaniarraren aurretik.
Webber Carlos printzearen eskuetatik saria hartzen.


http://www.revistascratch.com/formula1/noticia/webber-repite-victoria-en-monaco-8856



Nerea Ibargurengoitia: “ Erasmusean joatea derrigorrezkoa izan beharko litzateke”

0 comentarios
Eneko Artaza Gurrutxaga

Kazetaritza gustuko izan arren magisteritzak bizi kalitate hobea dakarrela esan du Plentzia Telebistako  arduradunak


Nerea Ibargurengoitia plentziarra da eta 27 urte ditu. Kazetaritza ikasketak egin zituen EHUko Leioako kanpusean eta gaur egun Plentzian dagoen tokiko telebistaren arduraduna da. 5 urte daramatza jadanik hemen lan egiten, baina bidez aldatzea aukeratu du bizitza hobe baten bila. Plentzia Telebistan (PTB) egiten duen lanarekin batera irakasle izateko ikasketak egiten ditu Arangoitiko unibertsitatean.



Nola erabaki zenuen kazetaritza egitea? Argi zeneukan kazetaritza egin nahi zenuela?

Hasi nintzenean bai. Nik uste nire izaerarekin bat datorrela, nahiko kuxkuxeroa naizelako. Niri informazioa beti gustatu zait eta pertsonekin erlazionatzea uste dut oso ondo ematen zaizkidala, naiz eta askotan ez izan oso “protocolaria” eta serioa, nire izaera delako. Dakizunez kazetaritzan denetarik ikasten da, eta mota guztietako gauzak ikastea niretzako oso interesgarria da. Gauza txarrak ditu ere, adibidez komunikabideetatik dagoen kontrola langileengan, baina gauza guztiek daukate zerbait txarra.



Zein da gogoratzen duzun momenturik onena unibertsitatean?

Gogoratzen dudan momenturik onena talde lana egitea zen, naiz eta askotan kantsagarria izan.  Talde lanen bidez toki guztietako jendea ezagutzen duzu eta gainera guztiok daukagu parekotasun bat, kazetaritza dena. Kafetegian emandako orduak ere gogoan ditut.



Eta momentu txarren bat gogoan al duzu?

Ez dakit zein irakasgaian izan zen. Aldizkari tematiko bat egin behar genuen eta antzerkiari buruzko aldizkaria egin genuen. Niri Arriagako zuzendari artistikoari elkarrizketa egitea tokatu zitzaidan.  Hiru alditan joan nintzen Bilbora eta tipoak “plantoi” eman zidan. Hirugarrenean negarrez hasi nintzen, eta garrantzirik gabeko pertsonatzat sentitu nintzen. Momentu hartan hiltzeko gogoak nituen. Burura datorkidan momenturik txarrena izan zen.



Non egin zenituen kazetaritza ikasketen praktikak?

Lehenik eta behin El Correon eskatu nuen argazkilari batekin egiteko lan. Baina hara heltzean argazkilaritzarekin zerikusia duten gauzei buruz galdetu zidaten, eta ni ez nekien ezer. Hori dela eta ez ninduten hartu egunkari horretan praktika egiteko. Orduan Euskalerria aldizkarian egin nituen praktikak. Bulego txikia zuten, eta ez zuteni noiz izani nor praktiketan, orduan ez zekiten zer egin ahal nuen eta zer ez. Azkenean titularra keta azpi-titularrak egiten ikasi nuen gehienbat. Beste alde batetik Donostiako zinemaldian ere praktikak egin nituen, eta lan asko egin arren oso esperientzia polita izan zen, asko ikasi nuelako eta oso ondo pasatu nuelako.



Badakit Italian egon zarela erasmusean. Zer dago gehiago erasmusean, parranda ala ikasketa?

Egia esanda parranda gehiago dago. Hasiera batean Kafkari buruz lan bat egitea agindu zidaten, eta horrek burukomin asko ekarri zizkidan. Kredituena ere korapilatsua i izan zen, hango kredituak hemengoekiko ezberdinak zirelako.Baina gero oso ondo pasatu nuen. Han Astelehenetik Ostiralera parranda egiten genuen. Gehienbat erasmusean zuk bakarrik bizitzen ikasten duzu, gurasoen laguntzarik gabe, eta hori oso garrantzitsua da niretzat. Nire ustez erasmusera joatea derrigorrezkoa izan beharko litzateke.



Noiztik zaude lan egiten Plentzia Telebistan (PTB)?

Ni hemen orain dela 5 urte lan egiten dut.



Nola sortu zen proiektu hau?

PTB ez da enpresa, baizik eta kultura elkarte bat.Proiektua orain dela 27 urte sortu zen, Juanan Aranburuk jarritako diruarekin, baina gauza guztiak bezala gorabeherak izan ditu. Jende askok lan egin du hemen  dugun lokala konpontzen, baina hor utzi zituzten indar guztiak. Orain dela 5 urte udaletxeak PTB berpiztu nahi izan zuen, baina guztiz zahartuta zegoen guztia. Ni eta Edurne arduratu ginen, ni kazetaritzarekin zerikusia duenaz arduratzen nintzen, eta Edurne ikus-entzun egin zuenez, horrekin zerikusia zuenarekin. Horai hiru gara baina lana gogorra da orain ere. Lan honek nire herria hobeto ezagutzea eman dit.



Tokiko telebista izan arren lan asko ematen al du PTB saio bat sortzea?

Naiz eta hemen dauden arazoak hainbeste jenderi ez kaltetu, tamainak ez dauka garrantzirik, egin behar den lana berdina baita. Bideo bat grabatzea eta muntaia egitea  PTBen edo Telecincon lan berdina dakar. Hemen bakarrik hiruk egiten dugu lan. Amaia biek ikus entzunezko lanak egiten dituzte, eta nik kazetaritzarekin zerikusia duenaegiten dut, eta beharrezkoak diren gestioak ere egoten ditut.



Bereziki saio-enbat gogoratzen duzu?

Politika saioak ez zaizkit batere gustatzen, denbora osoan batzuk besteei gauzak aurpegiratzen daudelako, baina egin behar denean politikari buruzko programak egiten ditugu. Beste alde batetik herriko jaiak grabatzea gustatzen zait, lana eta aisia bateratzen ditugulako. Sukaldaritza programak eta iragarkiak egitea gustuko dut, barre batzuk botatzen ditugulako egiten ditugun bitartean.Hemen lana libreagoa da beste telebista batzuekin konparatuz.



Zergatik erabaki zenuen magisteritza ikastea ?

18 urterekin ez duzu pentsatzen zure iraganean eta zuk lan honekin izango duzun bizitza kalitatean. Ni ez dut lan egin nahi inoren interesentzako, ez politikoak, eta ez ekonomikoak, honek presioa izatea ekartzen duelako. Askotan lan egin dut umeen begirale bezala udan, eta oso ondo pasatu dut. Plentziako eskolan ere umeekin lan batzuk egin ditugu eta oso ondo moldatu naiz. Horregatik nik uste dut honekin bizi kalitate hobea izango dudala, eta ondo moldatuko naizelako umeekin. Hau guztiagatik nago ikasten magisteritza.


www.plentziatelebista.com





















Herria kameraz jasoa

0 comentarios
Eneko Artaza Gurrutxaga
PTB Plentzian dagoen tokiko hedabidea da. Telebista txiki hau plentzitar batek izan zituen  ametsetatik ateratako proiektua da. Orain dela 27 urte sortu zen, baina denbora tarte horretan herrian gauza asko aldatu arren, hedabide honek duen helburua eta zeregina berdina da.


Historia

Plentzia telebista (PTB) telebista izaera duen kultur elkarte bat da. 1985. urtean sortu zen. Elkarte hau Juanan Aranburu plentzitarrak sortu zuen, berak ordainduta, herriko ekintza garrantzitsuenak kamerarekin jaso nahian, etorkizunean herriko historia bideoan izateko. Teknologia arloan ekarpen handiak egin zituen, garai artan hain ezezaguna zen ikus entzunezko mundu hori herriko jendeari ezagutzeko aukera emanez. Hain inportanteak izan ziren ekarpen hauek, 1989. urtean estatu mailan ospatutako Lekuko Telebisten Lehenengo Kongresua Plentzian egin zela, garrantzizko erreferente bihurtuz. Urteetan izandako laguntzaileei ezker, PTB-k baitu gaur geure herriaren historia idatzi duten hainbat gertaera. Lan handia egin ondoren, proiektua bertan bera utzi zuten, eta urte askotan geldirik egon zen.Orain dela 5 urte, PTB urte batzuetan geldirik egon ondoren, bi gaztek, proiektua berriro martxan jartzea erabaki zuten, eta udaletxearen laguntzaz aurrera eramatea lortu zuten. Gaur egun hiru kide daude lan egiten tokiko hedabide honetan.

Plentzia Telebistako logoa.






Kultur elkartea


PTB telebista izaera duen kultur elkarte bat da. Beste telebistetatik duen bereizgarria PTB-k dirurik irabazten ez duela da. Kultur elkarte bezala, Plentzian gertatzen diren ekintzei buruz berri ematea da bere zeregina. Honetaz gain, jaietako kartelaren txapelketa antolatu eta herriko komertzioak eta elkarteak iragarri egiten ditu. Telebista txiki honek duen seinalea  Plentziara, eta ondoan dauden bi herrietara heltzen da, Gorliz eta Barrika.


Finantziazioa


Plentzia Telebista kultur elkarte bat denez aurrekontuetako %80a Plentziako udaletxeak ordaintzen du, haiekin hitzarmen bat zinatuta daukatelako. Faltatzen den %20a eurek lortzen dute beste herrietako elkarte edo enpresentzako lan puntualak eginez. Seinalea Gorlizera heldu arren hango udaletxeak ez zuen elklartea finantziatzen. Bi urtetan Gorlizko ekintzak dohain grabatu ondoren, grabatzeari uztea erabaki zuten. Hori dela eta gaur egun Gorlizko udaletxeak gauza puntualak grabatzeko ordaintzen dio kultur elkarte honi. Barrikan ere seinalea izan arren Udaletxeak ez du parte hartu izan nahi proiektu honetan.


Lan egiteko antolakuntza


Plentzia Telebistan hiru langile daude, Nerea, Amaia eta Amaia. Lana bi zatitan banatzen dute. Nerea kazetaritza ikasi zuen, horregatik berak saio ezberdinak asmatu, aurkezle lana eta produkzio lanak egiten ditu. Hau da kazetaritzarekin zerikusia duten lanak egiten ditu.  Honetaz gain, lehen esan dugunez, finantziazio lanetaz arduratzen da. Beste alde batetik  Amaia eta Amaia ikus- entzunezko ikasketak egin zituzten Euskal Herriko Unibertsitatean, horregatik bien artean grabaketak, soinu lanak, argiztapen lanak, plano aukeraketak eta muntaiak egiten dituzte. Programa bat egiterakoan hiruren artean programa mota bat proposatu egiten du. Gero batzen dira eta programa horrek behar duen guztia antolatzen dute. Nereak programa hori egiteko beharrezkoak diren gauzak lortzeaz arduratzen da. Hurrengo pausua grabaketa da. Grabaketa egiteko normalean kamera bakarra erabiltzen dute. Honen ostean teknikariek muntaia egiten dute. Askenik zein programa emitituko duten aukeratzen dute. Aukeraketa hau herrian lehentasuna duten gaien arabera egiten dute.
                                        Plentzia Telebistako langileak. Ezkerretik eskuinera
                                          Amaia, Nerea eta Amaia Ibargurengoitia.
                                   

Programak eta emisioak


Plentzia Telebistan mota askotako programak egiten dituzte. Jaiak, antzinako grabaketak, sukaldaritza programak, herriko elkarte eta komertzioen iragarkiak, herriko gertakizunak, udaletxeko plenoak eta beste ekintza bereziak emititzen dituzte. Emisioei buruz hitz eginez,  egunero programa bat edo bi emititzen dituzte, eta hauek egun osoan zehar errepikatzen dira.

Informazio gehiago plentziatelebista.com web gunean


Euskal Herriko lehenengo Rockeroak

0 comentarios
Eneko Artaza Gurrutxaga


Askoren ustetan, Euskal Herrira Rocka ekarri zuen taldea 1976an Mutrikun sortutako Itoiz taldea izan zen. Zertan zebiltzan ondo ez zekiten bost lagunek osaturiko talde txiro honek, sekulako arrakasta lortu zuen Rocka euskalduntzerakoan. Musika talde guztien moduan gora beherak sufritu dituzte, hala ere, beti aurrera atera eta garaira moldatu den talde ikusgarria dirudi.

Lehen diskoa 1978an atera bezain pronto taldea zatiturik gelditu zen, taldekide batek 1979an disko bat bere kabuz atera nahi zuelarik. Azkenean, Jimmy eta Jean Marie batu zitzaien taldera; hau, taldearen baturaren pizgarri izan zelarik. Taldeko partaide berri bi hauei asko zor dio Itoizek, beraiengatik ez balitz, taldea betirako ezerezean geldituko baitzen.

Taldekide hauei esker bide berriak ezagutzera animatu ziren, hain zuzen ere, lehen Pop-Rock ezaugarriak markatu zituen, Ska eta Reggaea ere ukitu zutelarik. Beraz, berriz ere talde batean bilakatu ziren eta haien kantak sinpleak ziren arren, ederki funtzionatzen zuten.

Jean Marie gitar jolea joan zenean hasi zen Itoizen amaiera eta taldearen lehengo filosofiari heltzen jarraitu nahi bazioten ere, gero eta musika komertzialagoa egiten zuten. Horretaz ohartu eta amaiera hurbil zebilela sentitzen zuten. Azkenean denok espero zutena gertatu zen eta 1988aren martxoan, Burdeosen gauzatu zen musika talde agurgarri honek emandako azken kontzertua.  
                                          Itoiz 1976. urtean Iturria:eke.org

Indignatuen lehenengo urteurrena (kronika 2)

0 comentarios

Indignatuen lehenengo urteurrena
Hodei Arrola
2011ren maiatzaren 15a egun garrantzitsua izan zen. Europa osoan. Egun horretan indignatuen martxa hasi zen, Estatuen funtzionamendua salatzeko. Protesta horren urteurrena ospatzeko, maiatzaren 12an manifestaldirako deia egin zen Bilbon.
Nahiko jende batu zen manifestaldira, izan ere, Gran Via kalea jendez Beteta zegoen eta manifestaldia bukatu bezain pronto, Arriaga plaza jendez Beteta geratu zen. Plaza erdian, agertoki bat altxatu zuten hainbat adituk hitzaldia egin zezaten.
Hala ere, Bilbotik kanpo, oihartzun handiagoa izan zuen. Madrilen, esaterako, Plaza del Sol beteta geratu zen. Helikopteroetatik hartu zituzten argazkietan oso ondo ikusten zen zelako oihartzuna hartu zuen bertan. Bartzelonan ere, oihartzun handia hartu zuen baina, hala ere, ezin dira konparatu Londresen izan zuen oihartzunarekin.
Esan bezala, Londresen kasuan, zenbait milioi pertsona bildu ziren eta, manifestaldiaren azken orduetan, hainbat pertsona atxilotu zituzten. Bistan da, beraz, Estatuek hartzen dituzten neurriak herriaren altxamenduetan. Halere, ez da nire nahia horretan konturik hartzea. Esan nahi dudana da Estatuak gogo handiz jazartzen dituela herriaren altxamenduak. Izan ere, euren kontra egiten baitute.

Arrazakeriaren kontrako eguna (kronika 1)

0 comentarios

Arrazakeriaren kontrako eguna
Hodei ARROLA
Munduko eremu guztietan bezala, Euskal Herrian ere, arrazakeria pil-pilean dirau. Gauza bat ez bada, beste bat izango da. Irainak, mehatxuak, tratu txarrak, erasoak… Badirudi jendeak ez duela ikasten. Inork ez du nahi zauritua izan baina jendeak ez dio horri erreparatzen, hurkoei min egiten die.
Egoera guzti horiek ekiditeko, Bilbok duela urte batzuk arrazakeriaren eta xenofobiaren nazioarteko eguna ospatzen du manifestazio baten bitartez. Gauzak horrela, martxoaren 23an martxa horri ekin zioten Arriagatik hasita udaletxera eta bertatik Arriagara berriz.
Hasiera batean, ez zen jende askorik bildu baina ordua heltzen zen bitartean, Arriaga plaza jendez beteta geratu zen. Jenderik gehiena atzerritarra bazen ere, hemengo eta periferiako jende asko bildu zen ere beren laguntza emateko.
Hala ere, inguruan zegoen jende askok ez zion manifestazioari erreparatu. Ez dakit manifestazioaren kontrako iritziagatik bazen edo ezaxola sinpleagatik bazen. Haatik, esperientziak esaten dit jende arruntak manifestazioaren ingurutik biltzen dela argazkiak ateratzeko, laguntzeko edo ikusteko bederen.
Berdin dio, espero nuena baino askoz jende gehiago bildu zen manifestaziora joateko. Aurreko urtekoarekin alderatuta, jende kopuruaren bikoitza joan da gutxi gorabehera.

Gaixotasun neuromuskular baten lekukotza (erreportajea 2)

0 comentarios

Gaixotasun neuromuskular baten lekukotza
Gaixotasun arraro batekin bizitzea
Hodei ARROLA
Sortzetiko Miastenia hobeto ulertzeko, komeni da miastenia kontzeptua ezagutzea. Miastenia desordena neuromuskularra da, zeina bereizten den gihar eskeletikoetan (borondatezkoetan) eragiten duen ahultasun eta nekeagatik. Miastenia tiporik ezagunena eta gehien jazotzen dena MiasteniaGravis delakoa da, zeina gaixotasun autoinmunea eta kronikoa den.
Miastenia Gravis gaixotasunarekin gertatzen ez den bezala, Sortzetiko Miasteniaren inguruan ez dago informazio askorik. Izan ere, gaixotasun nahiko ezezaguna eta arraroa da. Europar Batasunak esaten duen moduan, gaixotasun arraroa izateko 10.000 pertsonetatik 5 baino gutxiagok (5/10.000) izan behar dute eta, Sortzetiko Miasteniaren kasuan, 500.000 pertsonetatik 1 baino gutxiagok (1/500.000) pairatzen duten gaixotasuna da.
Sortzetiko Miastenia lotura neuromuskularraren gaixotasuna da, hau da, nerbioaren eta muskuluaren arteko loturaren gaixotasuna. Nerbioek muskuluei informazioa bidaltzen dizkie nerbio kinadaren ondorioz, sinapsia deritzona. Horretan datza gaixotasun honen kaltea.
Miastenia Gravis eta Sortzetiko Miasteniaren arteko diferentzia nagusia da lehenengoa autoinmunea dela eta bigarrena ez. Bigarrenaren kasuan, gaixotasun hereditarioak dira, zeina era errezesiboan edo dominantean heredatu daitezkeen.
Gaixotasun askorekin gertatzen moduan, Sortzetiko Miasteniaren barruan hiru era desberdinetakoak izan daitezke: presinaptikoa, sinaptikoa eta postsinaptikoa. Miastenia mota hau beste gaixotasun batekin azaldu daiteke kasu batzuetan: aldaka miopatiarekin.
Sortzetiko gaixotasuna denez, normalena da jaiotzetik pairatzea baina, hala ere, heldutasunean pairatzea posible da ere, batez ere, era errezesiboan heredatu bada. Gaixotasun honek dituen sintomak bestelakoak izan daitezke segun eta zein tipo izan. Hala ere, sintomarik normalenak ondorengoak dira: ahultasun muskularra (gorputzaren parte batean edo gorputz osoan hedatua), ibiltzeko zailtasuna, idazteko zailtasuna, arnasteko zailtasuna, diplopia (ikusmen bikoitza edo lausoa), ptosis (goiko betazala erortzea), oftalmoplejia (begiko muskuluak paralizatzea), disfagia (irensteko zailtasuna), disartria (asaldura mintzamenean), aurpegiaren adierazpena aldatzea eta, kasu larrienetan kardio-arnasketa gutxiegitasuna. Azken sintoma hau, nahiz eta oso larria izan, Sortzetiko Miastenia duen edozeinek izango duen sintoma da. Askotan ospitalean ingresatzeko modukoa dena.
Nire kasuan, adierazi nahi nuke, lehenik eta behin, txikia nintzenetik pairatu izan dudala gaixotasuna. Txikia nintzeneko garaia gogoratu ezin dudan arren, gurasoek behin eta berriz esan didate oso txarto pasatzen nuela, nahiz eta nuena ulertzen ez nuen. Nire amak esan zidanez: “Zure anaiak eta lagunek egiten zutena egiten saiatzen zinen. Baina ez zenuen inoiz lortzen”. Urteak pasa ahala, sei urte nituenetik aurrera, gertatzen zitzaidana gogoratzen dut, nahiko ondo gainera. Argi zegoen ezintasun horrek larri erasango ninduela. Beti galdetzen nion nire buruari zergatik ikusten nituen pertsona guztiak nik egin ezin nituen gauzak egiteko gai ziren. Ezin nion erantzun logikorik aurkitu.
Oro har, gaixotasunaren bilakaera ezberdina da segun eta zein sindrome mota izan. Horrekin batera, gaixotasunak agerraldiekin bilakatu daiteke edo progresiboa izan. Normalean honelako gaixotasunak begietan, aurpegian edo gorputz-adarretan zentratzen da, nahiz eta posible den sindrome orokortua izan.
Hala, gaixotasunean gehiago sakontzeko, Sortzetiko Miastenia pairatzen duen gaixo baten lekukotza zuzenaren berri emango zaizue. Nire gaixotasunaren berri. Noski, aurretiaz esan bezala argi eta garbi gera dadin esan beharra dago ez dutela Sortzetiko Miastenia duten bi gaixoek sintoma berdinak zertan izan. Izan ere, aldaketak daude pertsona baten eta beste baten artean eta sortzetiko sindrome miasteniko tipo batetik beste tipo batera.
Gaixotasunak berak sortzen zizkidan arazoak aparte, jendea beti portatu izan da oso txarto nirekin. Mota guztietako komeriak egin didate. Gaur egun ere izugarri kostatzen zait nire burua onartzea gaixotasuna dela eta. Kanpotik nabarmentzen ez den gaixotasuna da eta horrek ere eragin negatiboa sortzen du. Baina, kontua da hau ez dela gaixotasun muskular sinple bat, haraindira doa. Nire kasuan konexio neuromuskularra %5ean funtzionatzen da eta horrek izugarrizko arazoak ekartzen dizkit. Ibiltzea izugarri kostatzen zaidan gauza da. Askotan ezinezkoa suertatzen zait jarraian bi pauso ematea ere. Nekatuta nagoenean ibiltzea eta arnas egitea ezinezko zaizkit. Arnas egiteko gelditu behar nahiz eta, askotan ere, arnas egitea kostatzen zait. Eskailerak igotzea zein jaistea, gidatzea, saltatzea, igeri egitea, idaztea. Dena.
Gaixotasun honi atxikitzen zaion arnasketa krisiak ere izan ditut. Txikia nintzenean lehena izan zuen, nahiz eta gogoratzen ez dudan. Bestea, 2010ean izan nuen. Hil zorian egon nintzen ospitalean ingresatuta bi hilabete. Nire gaixotasunak aldebiko pleura-isuri handi bat piztu zidan. Medikuen aburuz bizirik atera izana bitxitasun medikoa izan omen zen. Izan ere, bihotza ez ezik, gainontzeko organo guztiak kaltetu zizkidan. Eraginik larriena birikietan egon zen, biriki bat kolapsatu baitzitzaidan.

Piraten erasoak ekiditeko neurri berriak (erreportajea 1)

0 comentarios

Piraten erasoak ekiditeko neurri berriak
Indiako Ozeanoan jazo diren piraten erasoei aurre egiteko irteera berriak proposatu ditu Espainiako Gobernuak

Hodei ARROLA
Hamazazpi dira Indiako Ozeanoan arrantzan ari diren Euskal atun-ontziak. Horietako hamaseik, segurtasun pribatuaren babesa dute. Hala, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta Anabac ontzien jabeen elkarteak pozik daude neurri horiek izan duten emaitzagatik.
Hala ere, ontzietan militarrak joateko eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari. Espainiako Defentsa ministroak, Carme Chacónek, Espainiako legediak hori debekatzen duela adierazi du. Lege horren debeku horri irteera emateko, Chacónek proposamen irmoa adierazi du: “Jar dezatela segurtasun pribatua”.
Guzti horrekin batera, Kenyak atxilotutako piratak epaitu eta espetxeratzeko sinatua zuen akordioa abisurik gabe hautsi egin du. Kenyako Defentsa eta Kanpo Harremanetako presidenteak, Adan Keynanek, aldarrikatu egin du piratak atxilotzea zurien kontua dela eta Kenyak ez duela piratak epaitu eta kartzeleratzeko eginbeharrik.
Kenyak hautsi egin duen hitzarmen hori Estatu Batuek, Europar Batasuneko 27 kideek, Danimarkak, Kanadak eta Txinak zuten sinatua eta, esan bezala, atxilotutako piratak epaitzeko eta atxilotxeko akordioa zen.
Playa deBakio eta Alakrana aun-ontzien hilketen ostean, piratn erasoak gehitzen ari direla ikusita, atun-ontzien jabeek segurtasuna handitzeko beharra ikisu dute.



                                 Bahitutako Alakrana eta Playa de Bakio atun-ontzi euskaldunak.

Chacónek aurrera eraman zuen segurtasun pribatuaren kosteen ordainketa  atun-ontzien, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean ordainduko dira. Atun-ontzien jabeak bi laurden ordainduko ditu eta Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak laurden bat bakoitzak.
Segurtasun pribatuarekin batera, EBk eta Seychellesek sinatua duten Atalanta misioak bermatzen dute ontzien babesa. Azkenaldian, Atalanta misioari eskumen gehiago esleitu zaizkio eta misio horri laguntzeko, Bruselas misioa sortu zen ere. Izan ere, piraten erasoak Indiatik hurbil hasi baina gaur egun Tanzaniako mugara hedatzen dira.
“Azken hilabeteetan lehen baino bost aldiz pirata gehiago atxilotu ditugu. 1000 atxiloketa baino gehiago egin dira, eta 100 txalupa eta 20 ontzi ama suntsitu”.
Carme Chacón, Espainiako Defentsa ministroa.

Halere, Anabac ontzien jabeen elkarteko gerenteak, Juan Pablo Rodruíguezek, kontrola handiagoa dela adierazi du: “Piraten ontziak ez itsasoratzea da gakoa. Izan ere, itsasoan zailago da haiek kontrolatzea. Horretarako, ezinbestekoa da ahalik eta kontrol eta informazio gehien izatea”.

Bestelako babes neurri batzuk ere aztertzen ari dira, Chaconek aurreratu duenez: ontzietan gelagotor bat jartzea, adibidez. Hala, erasoren bat izanez gero, mainelak bertan ezkutatuko lirateke. Montzoien hilabeteak aprobetxatu dituzte hori probatzeko, eta merkataritza ontzietan ondo funtzionatu du. Baina atun-ontzietan ez dela eraginkorra izango uste du Jon Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuordeak. Uste horrekin bat etorri da Juan Pablo Rodríguez. Azkuek garbi du, gainera, orain arte hartu dituzten neurriak behin behinekoak direla.

“Piraten arazoa betirako konpontzea nahi badugu, egin behar dena herrialde horien garapena sustatzea da. Izan ere, askok bizimodua aurrera ateratzeko duten modu bakarra pirateria da”.
Jon Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuaordea.



 

Copyright © 2010 • euskadi2 • Design by Dzignine, Blogger Blog Templates