Sebastian Loeb-ek berriz ere piloto indartsuena dela eakutsi du. Rallyan garaipena lortu zuen eta azken tartean ere gailendu zen, ematen diren hiru puntu extrak lortuz.
Eneko Artaza Gurrutxaga
Sebastian Loeb
hirugarren aldiz gailendu da Acropolis Rallyan. Asteburu osoan zehar borrokan
ibili da Ford taldeko gidariekin. Lehenengo Latvalak eta gero Solbergek
egindako okerrek garaipenerako bidea erraztu diote frantziarrari. Lortutako
puntuekin, sailkapeneko lehenengo postuan ezarri da, eta 28 puntuko aldea dauka
Mikko Hirvonenekin.
Ostegun
goizean tarte kronometratuetara ateratzeko ordena ezartzeko klasifikazioa
ospatu zen. Solberg eta Latvala izan ziren azkarrenak. Citroen taldeko Loeb eta
Hirvonen hirugarren eta laugarren izan ziren. Bosgarren postuan Eugeny Novikov
errusiarra sailkatu zen.
Arratsaldean
lehenengo tarteak ospatu ziren. Hasieran Latvala, lesio batetik bueltatu berria
zena, izan zen azkarrena. Baina kilometroak pasatu ahala, Loebek erritmoa hartu
zuen eta Jari-Mati aurreratzea lortu zuen. Hirugarren Solberg sailkatu zen eta
Hirvonen laugarren.
Ostiraleko
tarteetan Loeb-ek eta Latvala-k borroka protagonizatu zuten. Batek tarte batean
scratch-a lortzen bazuen, hurrengoan besteak berbera. Finlandiarrak denbora
tartea segundo batera murriztea lortu zuen, baina eguneko azken pausuetan
gurpil bat lehertu zuen, irabazteko aukera guztiak galduz. Orduan talde
britainiarraren ardura guztia Solberg-en sorbaldan jarri zuten.
Larunbateko
jardunaldian, Noruegiarra ez zen gutxi izan, eta lehenengo kilometroetatik
erasoan atera zen. Egunean zehar Loeb-ekiko zuen tartea murrizten joan zen. 10
segundoko aldea zegoen Citroen eta Ford taldeko gidarien artean lasterketako
azken eguna ospatzeko. Atzetik Hirvonen eta Latvala sailkatu ziren.
Igandean
Solberg erasoan segitu zuen. Baina lehenengo tartean kontzentrazio huts bat
izan zuen, eta eskumako bihurgune batean barnealdeko harri bat kolpatu zuen. Ondorioz,
kotxeko aurreko gurpila hautsi eta rallytik erretiratzeko beharra izan zuen.
Beste rally etsigarri bat Ford WRC taldearentzat. Beste alde batetik Hirvonen,
rally osoan erritmoa aurkitu ezinean ibili zena, bigarren postuan jarri zen,
Solberg-en okerra aprobetxatuz. Azken aurreko tartean Loeb-ek gurpil bat zulatu
zuen, eta bere kopilotuarekin kontsultatu ondoren gurpila tartean konpontzea
erabaki zuten. Hala ere, denbora soberan izan zuen Citroen taldearentzat
aurreneko bi postuak lortuz. Presio uneetan psikologikoki indartsuena dela
erakutsi zuen Frantziarrak Greziako errepideetan. Scratch gehien egin zituen
partaidea izan arren, Latvala hirugarren geratu zen.
Sailkapen
nagusian Loeb doa lehenbiziko posizioa, Hirvonen eta Mads Ostberg finlandiarren
aurretik. S2000 kategorian Sebastian Ogier, hurrengo urterako VW Polo R WRC
kotxea garatzen dagoena, izan zen azkarrena. WRC Academy-n Ebans gailendu zen.
Jose Antonio Suarez asturiarra bosgarren geratu zen.
Loeb, Daniel Elena eta Citroen taldeko partaideak garaipena ospatzen podiumean

0 comentarios:
Publicar un comentario