Eneko Artaza Gurrutxaga
Atzo Italiako selekzioak Ingalaterrari irabazi zion Europako txapelketako
final laurdenetan. Partidua Italiaren eskuetan egon zen, baina gola sartzeko
ezintasunak penaltietara eraman zuen partidua.
Partidu hasieran Ingalaterrak izan zituen aukera onenak, baina batean
Buffon eta bestean zutoinak gola saihestu zuten. Hortik aurrera Italia baloiaren
jaun eta jabe izan zen, eta azzurroen artean Pirlo erdilaria izan zen partiduko
onena.
Partidua bukatzear zegoela italiarrek gola sartzen saiatu zuten, baina
ingelesak fin ibili ziren defentsan, eta partidua 30 minutuko luzapenera joan
zen. Hemen ere partidua berdin segitu zuen, eta azkenean penaltietara heldu
ziren.
Montolivok Italiako bigarren penaltia huts egin zuen. Galtzen joan arren
Pirlo ez zuen nahiko izan egindako partidu onarekin, eta penaltia Panenka erara
sartu egin zuen. Ingalaterrak hurrengo penaltia kanpora bota zuen, eta bosgarren
eta azkenekoa Buffon atezainak gelditu zuen.
Beraz Italia final erdietara sailkatu da, eta Alemaniaren aurka jokatu
beharko du.

0 comentarios:
Publicar un comentario