Arrazakeriaren kontrako eguna
Hodei ARROLA
Munduko eremu guztietan bezala, Euskal
Herrian ere, arrazakeria pil-pilean dirau. Gauza bat ez bada, beste bat izango
da. Irainak, mehatxuak, tratu txarrak, erasoak… Badirudi jendeak ez duela
ikasten. Inork ez du nahi zauritua izan baina jendeak ez dio horri
erreparatzen, hurkoei min egiten die.
Egoera guzti horiek ekiditeko, Bilbok
duela urte batzuk arrazakeriaren eta xenofobiaren nazioarteko eguna ospatzen du
manifestazio baten bitartez. Gauzak horrela, martxoaren 23an martxa horri ekin
zioten Arriagatik hasita udaletxera eta bertatik Arriagara berriz.
Hasiera batean, ez zen jende askorik bildu
baina ordua heltzen zen bitartean, Arriaga plaza jendez beteta geratu zen.
Jenderik gehiena atzerritarra bazen ere, hemengo eta periferiako jende asko
bildu zen ere beren laguntza emateko.
Hala ere, inguruan zegoen jende askok ez
zion manifestazioari erreparatu. Ez dakit manifestazioaren kontrako
iritziagatik bazen edo ezaxola sinpleagatik bazen. Haatik, esperientziak esaten
dit jende arruntak manifestazioaren ingurutik biltzen dela argazkiak
ateratzeko, laguntzeko edo ikusteko bederen.
Berdin dio, espero nuena baino askoz jende
gehiago bildu zen manifestaziora joateko. Aurreko urtekoarekin alderatuta,
jende kopuruaren bikoitza joan da gutxi gorabehera.
0 comentarios:
Publicar un comentario