125x125 Ads

Sei lasterketa, sei garaile

Eneko Artaza Gurrutxaga

Webber Monakon jaun eta jabe. Alonso hirugarren izan den arren, sailkapeneko lehenengo postua mantendu du.

Urtero  Montekarloko printzerrian ospatzen den lasterketa glamourrez beteta dago. Aurten ere pertsonai famatu asko ikusi ditugu. Will Smith eta Antonio Banderas pit-lanetik ibili ziren. Azken honek Fernando Alonsori  lasterketarako zorte ona emateko aukera izan zuen lasterketa hasi aurretik.

Semaforoak itzali eta lasterketa hasi bezain laster Grosjean gaztea kanpo geratu zen. Shumacherren atzeko gurpila kolpatu zuen, eta bere kotxea bertan bera utzi behar izan zuen. Honen ondorioz istilu ikaragarria sortu zen. Atzetik zihoazen ziren kotxeek Lotus taldekoa saihestu nahian, euren arteko istripuak izan zituzten. De la Rosak eta Maldonadok norgehiagoka utzi zuten lehenengo bueltan.

Lasterketa buruan Webber, Rosberg bigarren eta Hamilton hirugarren. Hauen atzetik, Alonso eta Massaren Ferrariak zihoazen. Espainiarra, McLaren taldeko gidariari aurrea hartzen saiatu zen, baina Monako hiriko errepideak oso estuak dira karreran aurreratzeko. Hamalaugarren bueltan Webberrek bi segundoko aldea ireki zuen Rosbergekin, eta Hamilton lau segundokoa Alonso eta Massarekin. Seigarren postuan Raikkonen Michael Schumacherrekin borrokan zebilen.

26. bueltan euria egiteko arriskua agertu zen, talde guztietako estrategia guztiak kolokan jarriz. 28. Bueltan Rosberg izan zen gurpilak aldatzen lehenengoa. Honek slick bigunak jarri zituen, egindako lan guztia arriskatuz. Aurreko postuetako besteek ere arriskatu ziren. Webber, Hamilton, Kimmi eta Hulckenberg 29an egin zuten aldaketa. Alonsok buelta bat gehiago eman zuen. Espainiarrak Louisekin zuen aldea murriztea lortu zuen. Honen ondorioz, geldiunetik Hamiltonen aurrean ateratzea lortu zuen, 3. postua eskuratuz. 31. Bueltan Massa sartu zen, eta Michael ordea, 32.ean. Vettel, 9. ateratzen zena, lasterketa buru zegoen. Gurpil gogorrak aukeratu zituen, buelta gehiago emateko aukera izanez. Azken hau 46. bueltan egin sartu zen boxes-en. Estrategia ondo atera zitzaion, Hamiltonen aurretik atera baitzen. Orduan, lehenengo sei kotxeak bost segundotan jarri ziren.  

64.bueltan Scumacherrek arazoak izan zituen, eta karrera utzi behar izan zuen. Hurrengo biretan Pic, Ricciardo eta Button istripu ezberdinak izan, eta erretiratu beharra izan zuten.

Baina borroka aurrean zegoen, lehenengo sei gidariek egin zuten karabanan. Berriz ere euriaren arriskua atera zen, beraz, Webber pazientzia handiz gidatu zuen taldea lasterketaren amaiera arte.



Azkenik, Webber garaile atera zen Monakotik, Rosberg bigarren izanik, eta Alonso hirugarren postua eskuratuz. Sei lasterketa eta sei garaile ezberdin egon dira momentuz aurtengo F1 munduko txapelketan. Alonso da sailkapeneko lehenengoa, Vettel alemaniarraren aurretik.
Webber Carlos printzearen eskuetatik saria hartzen.


http://www.revistascratch.com/formula1/noticia/webber-repite-victoria-en-monaco-8856



0 comentarios:

Publicar un comentario

 

Copyright © 2010 • euskadi2 • Design by Dzignine, Blogger Blog Templates