125x125 Ads

Azzurriak final erdietan

0 comentarios
Eneko Artaza Gurrutxaga

Atzo Italiako selekzioak Ingalaterrari irabazi zion Europako txapelketako final laurdenetan. Partidua Italiaren eskuetan egon zen, baina gola sartzeko ezintasunak penaltietara eraman zuen partidua.

Partidu hasieran Ingalaterrak izan zituen aukera onenak, baina batean Buffon eta bestean zutoinak gola saihestu zuten. Hortik aurrera Italia baloiaren jaun eta jabe izan zen, eta azzurroen artean Pirlo erdilaria izan zen partiduko onena. 

Partidua bukatzear zegoela italiarrek gola sartzen saiatu zuten, baina ingelesak fin ibili ziren defentsan, eta partidua 30 minutuko luzapenera joan zen. Hemen ere partidua berdin segitu zuen, eta azkenean penaltietara heldu ziren.

Montolivok Italiako bigarren penaltia huts egin zuen. Galtzen joan arren Pirlo ez zuen nahiko izan egindako partidu onarekin, eta penaltia Panenka erara sartu egin zuen. Ingalaterrak hurrengo penaltia kanpora bota zuen, eta bosgarren eta azkenekoa Buffon atezainak   gelditu zuen.

Beraz Italia final erdietara sailkatu da, eta Alemaniaren aurka jokatu beharko du.


22-7, Garaipen azkarra

0 comentarios
 Eneko Artaza Gurrutxaga

Aimar Olaizola gailendu zen Juan Martinez de Irujoren aurka atzo ospatu zen Buruz Buruko txapelketako finalean. Partidua ordu erdi exkax iraun zuen, Asegarzeko pilotariak puntuak bata bestearen atzean irabazi baitzituen.

Irujo ondo hasi zen partiduko lehen tantoetan, baina geldiune batetik bueltatzean partidua bertan bera joan zitzaion, eta ezin izan zuen tanto gehiagorik egin.  Zazpigarren tantotik aurrera gipuzkoarra norgehiagokaren jaun eta jabe izan zen, eta zuzenean 22 tantoetara joan zen. 

Partidua bukatzean Juan arbitroei buruz hitz egin zuen, berak nahi izan ez zuen  deskantsu bat hartzera behartu baitzioten. Geldialdi horren ostean partidua bukatu zen berarentzat. Hala ere, Olaizola hobeto jokatu zuela onartu egin zuen Irujok.


 

Copyright © 2010 • euskadi2 • Design by Dzignine, Blogger Blog Templates