125x125 Ads

Herria kameraz jasoa

Eneko Artaza Gurrutxaga
PTB Plentzian dagoen tokiko hedabidea da. Telebista txiki hau plentzitar batek izan zituen  ametsetatik ateratako proiektua da. Orain dela 27 urte sortu zen, baina denbora tarte horretan herrian gauza asko aldatu arren, hedabide honek duen helburua eta zeregina berdina da.


Historia

Plentzia telebista (PTB) telebista izaera duen kultur elkarte bat da. 1985. urtean sortu zen. Elkarte hau Juanan Aranburu plentzitarrak sortu zuen, berak ordainduta, herriko ekintza garrantzitsuenak kamerarekin jaso nahian, etorkizunean herriko historia bideoan izateko. Teknologia arloan ekarpen handiak egin zituen, garai artan hain ezezaguna zen ikus entzunezko mundu hori herriko jendeari ezagutzeko aukera emanez. Hain inportanteak izan ziren ekarpen hauek, 1989. urtean estatu mailan ospatutako Lekuko Telebisten Lehenengo Kongresua Plentzian egin zela, garrantzizko erreferente bihurtuz. Urteetan izandako laguntzaileei ezker, PTB-k baitu gaur geure herriaren historia idatzi duten hainbat gertaera. Lan handia egin ondoren, proiektua bertan bera utzi zuten, eta urte askotan geldirik egon zen.Orain dela 5 urte, PTB urte batzuetan geldirik egon ondoren, bi gaztek, proiektua berriro martxan jartzea erabaki zuten, eta udaletxearen laguntzaz aurrera eramatea lortu zuten. Gaur egun hiru kide daude lan egiten tokiko hedabide honetan.

Plentzia Telebistako logoa.






Kultur elkartea


PTB telebista izaera duen kultur elkarte bat da. Beste telebistetatik duen bereizgarria PTB-k dirurik irabazten ez duela da. Kultur elkarte bezala, Plentzian gertatzen diren ekintzei buruz berri ematea da bere zeregina. Honetaz gain, jaietako kartelaren txapelketa antolatu eta herriko komertzioak eta elkarteak iragarri egiten ditu. Telebista txiki honek duen seinalea  Plentziara, eta ondoan dauden bi herrietara heltzen da, Gorliz eta Barrika.


Finantziazioa


Plentzia Telebista kultur elkarte bat denez aurrekontuetako %80a Plentziako udaletxeak ordaintzen du, haiekin hitzarmen bat zinatuta daukatelako. Faltatzen den %20a eurek lortzen dute beste herrietako elkarte edo enpresentzako lan puntualak eginez. Seinalea Gorlizera heldu arren hango udaletxeak ez zuen elklartea finantziatzen. Bi urtetan Gorlizko ekintzak dohain grabatu ondoren, grabatzeari uztea erabaki zuten. Hori dela eta gaur egun Gorlizko udaletxeak gauza puntualak grabatzeko ordaintzen dio kultur elkarte honi. Barrikan ere seinalea izan arren Udaletxeak ez du parte hartu izan nahi proiektu honetan.


Lan egiteko antolakuntza


Plentzia Telebistan hiru langile daude, Nerea, Amaia eta Amaia. Lana bi zatitan banatzen dute. Nerea kazetaritza ikasi zuen, horregatik berak saio ezberdinak asmatu, aurkezle lana eta produkzio lanak egiten ditu. Hau da kazetaritzarekin zerikusia duten lanak egiten ditu.  Honetaz gain, lehen esan dugunez, finantziazio lanetaz arduratzen da. Beste alde batetik  Amaia eta Amaia ikus- entzunezko ikasketak egin zituzten Euskal Herriko Unibertsitatean, horregatik bien artean grabaketak, soinu lanak, argiztapen lanak, plano aukeraketak eta muntaiak egiten dituzte. Programa bat egiterakoan hiruren artean programa mota bat proposatu egiten du. Gero batzen dira eta programa horrek behar duen guztia antolatzen dute. Nereak programa hori egiteko beharrezkoak diren gauzak lortzeaz arduratzen da. Hurrengo pausua grabaketa da. Grabaketa egiteko normalean kamera bakarra erabiltzen dute. Honen ostean teknikariek muntaia egiten dute. Askenik zein programa emitituko duten aukeratzen dute. Aukeraketa hau herrian lehentasuna duten gaien arabera egiten dute.
                                        Plentzia Telebistako langileak. Ezkerretik eskuinera
                                          Amaia, Nerea eta Amaia Ibargurengoitia.
                                   

Programak eta emisioak


Plentzia Telebistan mota askotako programak egiten dituzte. Jaiak, antzinako grabaketak, sukaldaritza programak, herriko elkarte eta komertzioen iragarkiak, herriko gertakizunak, udaletxeko plenoak eta beste ekintza bereziak emititzen dituzte. Emisioei buruz hitz eginez,  egunero programa bat edo bi emititzen dituzte, eta hauek egun osoan zehar errepikatzen dira.

Informazio gehiago plentziatelebista.com web gunean


0 comentarios:

Publicar un comentario

 

Copyright © 2010 • euskadi2 • Design by Dzignine, Blogger Blog Templates