125x125 Ads

Barça! Barça! Barça!

Eneko Artaza Gurrutxaga
Inoiz baino parekatuago heltzen ziren Barça eta Real Madril klasikora eta 10etarako Bernabeu zelaia beteta zegoen. Irabazteko itxaropen handia zuten Real Madrileko jokalari zein jarraitzaileek.
Partidua hasi eta 20. segundoan Victor Valdesek Real Madrilen presioak eragina huts egin zuen eta bi erreboteen ostean Karim Benzemak baloia sarera bidali zuen 1 eta 0eko markagailua jarriz. Ustekabean harrapatu zuten Barça, ala ere taldeak ez zuen fedea galdu eta aurrera ekin zion berdinketaren bila. Izan ere Messik seigarren minutuan  kontraeraso batean berdinketa lortzeko aukera izan zuen, baina Casillasek kornerrera bidali zuen Leoren jaurtiketa.
Mourinhoren taldeak presio handia jarri zuen partidu osoan zehar eta Bartzelonak zelai erdian galdutako baloiak Real Madrilen kontraerasoan bilakatzen ziren. Horrela heldu ziren bi eta hutsekoa egiteko aukerak Madrilentzat. Benzemak birritan eta Ronaldok area kanpotik egindako tiro batekin saiatu ziren, baina Valdes 20. segundoan egindako hutsa albo batera utzi eta Madrilen bigarrena saihestu zuen. Baina Barça gora joan zen eta 30. minutuan kontraeraso batean Messik Alexisi baloia pasatu eta honek tiro gogor batekin gola sartu zuen, markagailuan berdinketa jarriz. Horrela 1 eta 1ekoarekin heldu zen partidua atsedenera.
Bigarren zatia Madrilen aukera batekin hasi zen. 50. Minutuan Valdesek Ronaldok botatako falta gelditu zuen. Baina 52. minutuan Xavik area kanpotik bolea bat bota, eta Marceloren laguntzaz 1 eta 2koa egin zuen. Horrela Barça lasaitu zen eta partiduaren jabea egin zen haien bereizgarri den tokeko jokoa erabiliz. Horrela heldu zen hirugarrena, Dani Alvesen zentroa Çesc buruz sarera bota zuenean. Horrela partidua 1 eta 3 bukatu zen Bartzelona berriz garaile izanik.

1 comentarios:

Publicar un comentario

 

Copyright © 2010 • euskadi2 • Design by Dzignine, Blogger Blog Templates