125x125 Ads

22-7, Garaipen azkarra

 Eneko Artaza Gurrutxaga

Aimar Olaizola gailendu zen Juan Martinez de Irujoren aurka atzo ospatu zen Buruz Buruko txapelketako finalean. Partidua ordu erdi exkax iraun zuen, Asegarzeko pilotariak puntuak bata bestearen atzean irabazi baitzituen.

Irujo ondo hasi zen partiduko lehen tantoetan, baina geldiune batetik bueltatzean partidua bertan bera joan zitzaion, eta ezin izan zuen tanto gehiagorik egin.  Zazpigarren tantotik aurrera gipuzkoarra norgehiagokaren jaun eta jabe izan zen, eta zuzenean 22 tantoetara joan zen. 

Partidua bukatzean Juan arbitroei buruz hitz egin zuen, berak nahi izan ez zuen  deskantsu bat hartzera behartu baitzioten. Geldialdi horren ostean partidua bukatu zen berarentzat. Hala ere, Olaizola hobeto jokatu zuela onartu egin zuen Irujok.


0 comentarios:

Publicar un comentario

 

Copyright © 2010 • euskadi2 • Design by Dzignine, Blogger Blog Templates