125x125 Ads

Homofobia pil-pilean (albistea 2)


Homofobia pil-pilean
Estatu Batuetako beste nerabe batek buruaz beste egin du jazarpen homofobikoagatik

Hodei ARROLA

Kaliforniako 18 urteko Jeffrey Fehr gazteak buruaz beste egin du institutuan zegoen giro homofobikoaren itu izateagatik. Aurtengo Urte Berri egunean bere burua urkatu du bere etxe aurrean zegoen zuhaitz batean.
 
                                                                  Jeffrey Fehr gazte gaya

 Gaztearen gurasoek adierazi dutenez, institutuan mota guztietako irainak esaten zizkioten eta izugarrizko depresioak jota medikatua zegoen. 9 urte zituenetik, "marikoi" deitzen zioten eta urteak pasa ahala zama adierazezina jasan behar izan zuen.

“Jazartzaile batek esandakoa hamar  segundora ahantzi dezake baina Jeffreyren egoeran dagoen edozein ez du bizitzan ahaztuko”.
Steve Fehr, Jeffreyren aita.

Guzti hori nahikoa ez balitz ere, egun gutxira buruaz beste egin zuen beste Kaliforniako 19 urteko gazte baten berri izan zuten. Eric James Borges gaztea, alegia. Kasu horretan ere, jazarpen homofobikoagatik.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 

Copyright © 2010 • euskadi2 • Design by Dzignine, Blogger Blog Templates