Rafael Bandrés Pascual, administratiboa eta kronista
“Egunkariak deitzen zidaten eta nahigabe Diario Vasco,
Deia eta Eginen idazten aurkitu nintzen”
Hodei ARROLA
Beti ibili izan da herriarentzat lanean herria kanpo aldera ezagutzera
emanez. Herritarren artean oso ezaguna da. Denek ezagutzen dute herrian beti
ibili baita udaletxean, jaietan, kirol taldeetan… kronista moduan. Hainbat
anekdota izandakoa da Rafael eta hainbat esperientzia bizi izandakoa.
Haren etxean geratu gara elkarrekin, erosoen egongo zen tokian hain zuzen
ere. Nork ez du Bandres jauna ezagutzen Oreretan? Beti herriari buruzko
albisteak ematen ibili da alde batetik bestera. Herriko futbol taldearen berri
ematen ez bada, bertan gertaturiko kronikak idazten, bestela irratitik eleketan
edo Oreretako urtekarian idazten. 1929ko uztailaren 16an jaio zen. Hainbat
momentu gogor bizitakoa da, gerra zibilak 7 urterekin besterik ez baitzuen
harrapatu eta berak gogoratzen duen bezain gogorra izan zen gerraostea ere.
Bere 81 urteetan gauza asko bizi izandako da.
Haurtzaro eta gaztetasunean
gauza ugari bizitakoa zara, gerra zibila eta gerraostea. Une gogorrak izan al
ziren?
Niretzat okerrena isolamendua izan zen. Nire urteak zirenez aitak Burgosera
eraman ninduen aiton amonekin pasatzeko nire urtebetetzea aste baterako joan
nintzen. Baina gerra hasi zen ni han nengoenean. Ez nekien non zegoen nire ama
anaiekin ezta nire aita ere. Handik urte batera edo urte eta erdira amaren
eskutitz bat jaso nuen gurutze gorriaren bitartez Bergerat Burdeos ondoko herri
batean zeudela esanez. Hori izan zen izan nuen lehen albistea. Aitarekin beste
hainbeste, ez nekien non zegoen baina goiz batean amona etorri zitzaidan
gosariarekin, igandeko arropak jarri zizkidan eta behera jeisteko esan zidan.
Pentsatu nuen hura arraro xamarra zela,
eskailerak jaitsi eta bertan zegoen nire aita. Biak besarkatu egin ginen
eta negarrez hasi. Aita nigana joatearen
arrazoia Oviedon preso hartu ondoren kartzelarioa ezaguna topatu zuen eta honek salbokondukto batzuk egin zizkion bai
Burgoserako nire bila joateko eta baita Euskal Herrirako, Errenteriara itzuli
al izateko. Burgoseko herriko Falangeko buruak denuntziatu egin zuen eskapatua
zelakoan eta horretarako niri galdetu egin zizkidan nire aitaren abizenak
igandeko mezaren sarreran. Hala ere denuntzia honek ez zuen inolako efekturik
izan nire aitarengan. Gerra eta gerraostea oso gogorrak izan ziren. Burgosetik
etorri nintzenean 1939urtea aldera gerra amaitu gabe zegoen oraindik eta arrazonamendu
oso gogorra izan genuen 1952 urtea arte. Nik 15 urteak arte jasan nuen arrazonamendua,
ez zegoen jatekorik eta gosea pasa zen
baina bueno kontatu baldin badezaket ez da gutxi.
Konta iezaguzu zure hastapenak
prentsaren munduan
Gauza kuriosoa da. Beti izan dut afizioa irakurtzeko: poesia, idatziak
etab. Inguruan gertatzen zenaren berri ematen nuen dantzaldiak, pasaia jaiak,
herriko kontuak… idazten nituen. Bestalde, Diario
Vascoko korrespontsalarekin harreman handia nuen eta hau askotan joaten zen
Madrilera lan kontuetara. Orduan, niri uzten zidan asteko kronika idazten. Honela
hasi nintzen gero egunkariak deitzen zidaten eta nahigabe Diario Vasco, Deia eta Eginen idazten aurkitu nintzen.
Irratian eta informazio
agentzietan lan egin duzu. Zein nabarmenduko zenuke?
Irratia, eta gustatu egiten zitzaidan gainera, guk egiten genituen programak. Gainera, ematen zizun fama izugarria zen, ahotsarekin
bakarrik toki guztietan ezagutzen zizuten.
“Hau da irratian hitz egiten duena! “ esaten zuten. 1947 urtean sartu
nintzen eta 2000 urte arte egon nintzen bertan irratian lanean.
Nola uztartzen zenituen bi
lanak? Fabrikan lan egin eta kazetaritza?
Nik berak ere ez dakit nola egiten nuen! Lan egiten nuen fabrikan, gero
egunkarian idazten nuen eta irratian
baita hitz egin ere. Batzuetan idazteko makina gainean lotan nengoela esnatu
behar izan zidaten lanera joateko.
Zenbat makina hautsi dituzu
zure bizitzan?
Ez dakit kar kar kar asko! Baina egun dudan buruhauste gehiena
ordenagailuak sortzen dit.
Milaka anekdota eduki behar
dituzu. Ba al duzu bateon bat nabarmentzeko?
Asko! Adibidez eskela bat eman zidaten. Hurrengo egunen esan zidan familiak
ez ziotela eskelarik jarri. Kar kar kar eta zer egingo dut nik, astelehenetan
ez zegoen egunkaririk, egunkari bat zegoen “la hoja del lunes” gainerakoei
irteera kentzen ziena. Eskela hura astelehenean agertzeko zen eta otu zitzaidan gauza bakarra zen irratitik hitz
egiten nuenez bertatik esatean eta hala egin nuen. Gero asteartean deitu
nionean Diario Vascokoari, ezer esan
baino lehen berak esan zidan bazekiela zergatik hots egiten nion, etorri zenean
eskela aurkitu zuela eta ez zuela bidali.
Hainbat eremutako komentarista
izan zara: politikoa, gizartea, kirolak… non ibili zara gusturen?
Denetik tokatu zait. Gustura atseginak diren albiste guztietan. Politika
nahaspilatua zegoen eta politika
politikoentzat esan ohi nuen nik. Elkarrizketak, konferentzia.. oso astunak
ziren eta ez zitzaizkidan gustatzen baina nahiko ondo defenditzen nintzen.
“Politika politikoentzat! Esaten nuen nik beti”
Rafael Bandrés
Lan egin duzun urte guztietan
lortuko zenuen errekonozimenduren bat
Plaka batzuk ditut eskertuz fomento
cultural, errenteriako itsuena…
eta udaletxearena ere. Bestalde, herriko
touring footboal
taldearen urrezko
intsignia ere. Eta belarri de oro de radio
San Sebastian ere badut. Hau belaontzi bat zen horregatik deitzen genuen
belarri.
Fabrikan behin jubilatu ondoren
denbora gehiago lortu zenuen kazetari lanean jarduteko?
Bai , bueno fabrikatik jubilatu nintzenean jada heldua nintzen 55 urterekin
jubilatu nintzen eta jarraitzen nuen denekin lanean baina lasaitasun gehiago
nuen. Pixkanaka, gauzak uzten joan
nintzen lehenengo Deia egunkaria lan
gehiegi baitzen baian gero beste lanak etorri
zitzaizkidan agentzia efe, Europa press eta Madrilgoa beste agentzia batek (touring
taldeko emaitzak eskatzen zizkidanak) lanean jarraitzeko indarra eman zidaten.
Eta egun lortu duzu kazetari
jarduna guztiz uztea edo oraindik bertan dirau?
Bueno... orain dena utzi dudan arren jarraitzen dut denbora pixka bat
eskaintzen antzinako anekdotak idazten ditut
Oiarso aldizkarian Errenterian eta hainbat egunkarietatik hots egiten
didate azaltzeko gairen bat edo zer edo zer baina ia hori ahazten doa eta
denbora joan hala gustu gutxiagorekin egiten duzu eta ahazten doa.
0 comentarios:
Publicar un comentario