125x125 Ads

Nerea Ibargurengoitia: “ Erasmusean joatea derrigorrezkoa izan beharko litzateke”

Eneko Artaza Gurrutxaga

Kazetaritza gustuko izan arren magisteritzak bizi kalitate hobea dakarrela esan du Plentzia Telebistako  arduradunak


Nerea Ibargurengoitia plentziarra da eta 27 urte ditu. Kazetaritza ikasketak egin zituen EHUko Leioako kanpusean eta gaur egun Plentzian dagoen tokiko telebistaren arduraduna da. 5 urte daramatza jadanik hemen lan egiten, baina bidez aldatzea aukeratu du bizitza hobe baten bila. Plentzia Telebistan (PTB) egiten duen lanarekin batera irakasle izateko ikasketak egiten ditu Arangoitiko unibertsitatean.



Nola erabaki zenuen kazetaritza egitea? Argi zeneukan kazetaritza egin nahi zenuela?

Hasi nintzenean bai. Nik uste nire izaerarekin bat datorrela, nahiko kuxkuxeroa naizelako. Niri informazioa beti gustatu zait eta pertsonekin erlazionatzea uste dut oso ondo ematen zaizkidala, naiz eta askotan ez izan oso “protocolaria” eta serioa, nire izaera delako. Dakizunez kazetaritzan denetarik ikasten da, eta mota guztietako gauzak ikastea niretzako oso interesgarria da. Gauza txarrak ditu ere, adibidez komunikabideetatik dagoen kontrola langileengan, baina gauza guztiek daukate zerbait txarra.



Zein da gogoratzen duzun momenturik onena unibertsitatean?

Gogoratzen dudan momenturik onena talde lana egitea zen, naiz eta askotan kantsagarria izan.  Talde lanen bidez toki guztietako jendea ezagutzen duzu eta gainera guztiok daukagu parekotasun bat, kazetaritza dena. Kafetegian emandako orduak ere gogoan ditut.



Eta momentu txarren bat gogoan al duzu?

Ez dakit zein irakasgaian izan zen. Aldizkari tematiko bat egin behar genuen eta antzerkiari buruzko aldizkaria egin genuen. Niri Arriagako zuzendari artistikoari elkarrizketa egitea tokatu zitzaidan.  Hiru alditan joan nintzen Bilbora eta tipoak “plantoi” eman zidan. Hirugarrenean negarrez hasi nintzen, eta garrantzirik gabeko pertsonatzat sentitu nintzen. Momentu hartan hiltzeko gogoak nituen. Burura datorkidan momenturik txarrena izan zen.



Non egin zenituen kazetaritza ikasketen praktikak?

Lehenik eta behin El Correon eskatu nuen argazkilari batekin egiteko lan. Baina hara heltzean argazkilaritzarekin zerikusia duten gauzei buruz galdetu zidaten, eta ni ez nekien ezer. Hori dela eta ez ninduten hartu egunkari horretan praktika egiteko. Orduan Euskalerria aldizkarian egin nituen praktikak. Bulego txikia zuten, eta ez zuteni noiz izani nor praktiketan, orduan ez zekiten zer egin ahal nuen eta zer ez. Azkenean titularra keta azpi-titularrak egiten ikasi nuen gehienbat. Beste alde batetik Donostiako zinemaldian ere praktikak egin nituen, eta lan asko egin arren oso esperientzia polita izan zen, asko ikasi nuelako eta oso ondo pasatu nuelako.



Badakit Italian egon zarela erasmusean. Zer dago gehiago erasmusean, parranda ala ikasketa?

Egia esanda parranda gehiago dago. Hasiera batean Kafkari buruz lan bat egitea agindu zidaten, eta horrek burukomin asko ekarri zizkidan. Kredituena ere korapilatsua i izan zen, hango kredituak hemengoekiko ezberdinak zirelako.Baina gero oso ondo pasatu nuen. Han Astelehenetik Ostiralera parranda egiten genuen. Gehienbat erasmusean zuk bakarrik bizitzen ikasten duzu, gurasoen laguntzarik gabe, eta hori oso garrantzitsua da niretzat. Nire ustez erasmusera joatea derrigorrezkoa izan beharko litzateke.



Noiztik zaude lan egiten Plentzia Telebistan (PTB)?

Ni hemen orain dela 5 urte lan egiten dut.



Nola sortu zen proiektu hau?

PTB ez da enpresa, baizik eta kultura elkarte bat.Proiektua orain dela 27 urte sortu zen, Juanan Aranburuk jarritako diruarekin, baina gauza guztiak bezala gorabeherak izan ditu. Jende askok lan egin du hemen  dugun lokala konpontzen, baina hor utzi zituzten indar guztiak. Orain dela 5 urte udaletxeak PTB berpiztu nahi izan zuen, baina guztiz zahartuta zegoen guztia. Ni eta Edurne arduratu ginen, ni kazetaritzarekin zerikusia duenaz arduratzen nintzen, eta Edurne ikus-entzun egin zuenez, horrekin zerikusia zuenarekin. Horai hiru gara baina lana gogorra da orain ere. Lan honek nire herria hobeto ezagutzea eman dit.



Tokiko telebista izan arren lan asko ematen al du PTB saio bat sortzea?

Naiz eta hemen dauden arazoak hainbeste jenderi ez kaltetu, tamainak ez dauka garrantzirik, egin behar den lana berdina baita. Bideo bat grabatzea eta muntaia egitea  PTBen edo Telecincon lan berdina dakar. Hemen bakarrik hiruk egiten dugu lan. Amaia biek ikus entzunezko lanak egiten dituzte, eta nik kazetaritzarekin zerikusia duenaegiten dut, eta beharrezkoak diren gestioak ere egoten ditut.



Bereziki saio-enbat gogoratzen duzu?

Politika saioak ez zaizkit batere gustatzen, denbora osoan batzuk besteei gauzak aurpegiratzen daudelako, baina egin behar denean politikari buruzko programak egiten ditugu. Beste alde batetik herriko jaiak grabatzea gustatzen zait, lana eta aisia bateratzen ditugulako. Sukaldaritza programak eta iragarkiak egitea gustuko dut, barre batzuk botatzen ditugulako egiten ditugun bitartean.Hemen lana libreagoa da beste telebista batzuekin konparatuz.



Zergatik erabaki zenuen magisteritza ikastea ?

18 urterekin ez duzu pentsatzen zure iraganean eta zuk lan honekin izango duzun bizitza kalitatean. Ni ez dut lan egin nahi inoren interesentzako, ez politikoak, eta ez ekonomikoak, honek presioa izatea ekartzen duelako. Askotan lan egin dut umeen begirale bezala udan, eta oso ondo pasatu dut. Plentziako eskolan ere umeekin lan batzuk egin ditugu eta oso ondo moldatu naiz. Horregatik nik uste dut honekin bizi kalitate hobea izango dudala, eta ondo moldatuko naizelako umeekin. Hau guztiagatik nago ikasten magisteritza.


www.plentziatelebista.com





















0 comentarios:

Publicar un comentario

 

Copyright © 2010 • euskadi2 • Design by Dzignine, Blogger Blog Templates