125x125 Ads

ETAk borroka armatua bukatu du

0 comentarios
                                                                                                                           Hodei ARROLA
 
"ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du". Hala jakinarazi du euskal erakunde armatuak gaur (2011-10-20) arratsaldean, Berriari helarazitako agiri batean. Ondorioz, baiezkoa eman dio astelehenean Donostian Nazioarteko Konferentzian sei buruzagik (Kofi Annan, Gro Harlem, Bertie Ahern, Pierre Joxe, Gerry Adams eta Jonathan Powell) ateratako ebazpenari. Hain zuzen, ETAri dei egiten zioten "jarduera armatuaren behin betiko amaiera" iragartzeko.
Erakunde armatuarentzat, "garrantzi politiko handiko" konferentzia izan da eta, "adostutako ebazpenak gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du".

Vizualize.me ziber-kurrikuluma

0 comentarios
Ziber kurrikuluma sortu dut sarerako
EnekoBAROJA
Ziberkurrikuluma sortu dut, bertan nire ekintzak eta esperientziak web orrialde batean ikusi ahal izateko. Bertan norberaren esperientzia profesionalak edota ikasitako karrerak edota ikasgaiak ager daitezke. Baita norberaren hobbiak edota gustuko gaiak. Sareko helbidea hurrengokoa da. http://vizualize.me/eneko#

kurrikuluma infografiko bihurtu

0 comentarios
Gaurko saioan gure kurrikuluma infografiko bihurtu egin dut. Horretarako visualize.me web orrian sartu naiz, eta bertan dagoen tresna erabili dut. Tresna honetan gure kurrikulumeko datuak jarriz, modu grafikoan agertzen zaizkigu. Horrela gure kurrikuluma ikusteko beste era bat daukagu. Hona hemen nire infografikoa.

TWITTER INFOGRAFIKOA

0 comentarios
Infografikak egitea nahiko ohikoa da
EnekoBAROJA

Gaur goizeko lehen orduan, Ziberkazetaritzako klasea, norberak bere TWITTER INFOGRAFIKOA sortzeko aukera aparta izan dugu. Bakoitzak bere karakteristika propioak eman dizkio bere Twiter grafikoari. Bertan irudia grafikoaz gain, norberaren gehien erabilitako hitzak edota karakteristika propioak ere agertu daitezke. Infografia bakoitzari pertsonalitate puntu bat eman ahal zaia, nahiz eta askotan oso errealak ez izan. Aukeratzeko ditugu ile motak, begien koloreak edota generoa, baimaskulinoa zein femeninoa.
Hona hemen, @OnlyClemente eta @Pe_Jesus-en twitter infografikoen arteko ezberdintasunak eta bakoitzak dituen ezaugarrien irudia. Disfruta ezazue eta anima zaitezte honelako infografikoak egitera. Pertsonalitate puntu bat emango dio zuen Twitterreari.

Infografikoak egiteko aukera visual.ly orrian

0 comentarios
Visual.ly web orrian infografiko bat egin dut. Tresna honekin twittereko bi erabiltzaileen arteko konparaketa egin al duzu, bertan eskatzen dituen bakoitzaren ezaugarriak jarriz. Nire kasuan Jesusekin konparatu naiz. Hona hemen bion irudia, ea zer iruditzen zaizue.


EHUko Bizkaiko kanpusean “Spik” proiektua berria abiatu dute hizkuntza laborategia bultzatzeko

0 comentarios
EHU-k eskaintzen dituen hizkuntza titulazioak Europa mailan baliokideak izango dira
Maria GARDE
Hodei ARROLA
Eneko BAROJA

Spik” proiektu berria martxan jarri dute Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultatean. Laborategia pasadan ikasturtean zabaldu zuten arren, aurten bultzakada berezi bat eman nahi izan dio EHU-k hizkuntza arloari “Spik” proiektuaren bitartez.
EHU-k aurkeztutako laborategi honetan, bai ingeles baita euskara ikasteko eskolak emango dira. Hizkuntza bakoitzak 3 maila ezberdinak ditu, B1, B2 eta C1. 3 mailak Hizkuntzaren Europako Marko Bateratu Berriarekin daude baliokidetzan eta eskaintzen diren titulu guztiak ofizialak dira.
Hizkuntza laborategia 3. solairuan kokatuta dago eta bertan 6 ikasgela, auto-hizkuntza gela, 3 mintegi, irakasleen gela eta idazkaritza daude. Bere osotasunean 350m2-ko hartzen ditu.

Ordutegiei dagokienez, 2 txanda daude: goizeko txanda eta arratsaldekoa. Ordu kopuruak ere hirutan banatzen dira, 4, 6 eta 8 ordutakoak hizkuntzaren arabera.
Nahiz eta hizkuntza laborategia berria ez izan, aurten EHU-k ahalegin berezia egin du ikasleen artean hizkuntzei garrantzia emateko eta “Spik” proiektua gizarteratzeko.

2012ko Ibilaldiaren abestia sare sozialen bidez erabakiko da

0 comentarios
                                                                                                                          Hodei ARROLA             

2012. urteko Ibilaldia jaia Trapagarenen egingo da, eta Meatzaldean ikasle kopuruaren handitzeari aurre egiteko beste ikastetxe bat eraikitzeko dirua biltzea izango du helburu. Azken urteetan 350etik 500era igo da Trapagarango ikastolaren ikasle kopurua.
Maiatzaren 21ean egingo da Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, eta IbiPuntoZero izango da leloa. Trapagaranen Ibilaldia ospatuko den bigarren aldia dela eta sare sozialen garrantzia islatu nahi izan dute antolatzaileek leloan. Hain zuzen, jaiaren abestia sare sozialetan erabiltzaileek ematen dituzten botoen bidez aukeratuko dute.

Kukutza III Gaztetxearen desalojoan Ertzaintzaren neurriak profesionalak izan zirela dio Aresek

0 comentarios
                                     Hodei ARROLA

Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren arabera, indarkeria lehendabizi herritarrek erabili zuten. Agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, eta Aralar, EA eta EB ez dira ados agertu azalpenekin; "ertzainak modurik okerrenean aritu ziren: indarkeriarekin".
Bereari eutsi dio Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak Kukutza Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea eraitsi zuteneko istiluez, gaur berriro esan baitu Ertzaintzaren jokabidea "profesionala eta neurrikoa" izan zela. Bilboko Epaitegiko epaile batek baimena eman ondoren bota zuten Kukutza irailaren 23an, eta Ertzaintza gogor oldartu zitzaien herritarrei.

19.000 urteko bisontea aurkitu dute Mutrikun

0 comentarios
Hodei ARROLA


Aranzadik orain dela 19.000 urteko estepako bisonte baten buruhezurra aurkitu du Mutrikun (Gipuzkoa). Pedro Castaños Aranzadiko paleontologoak eta Xabier Murelaga EHUko irakasleak jakinarazi dutenez, hautsita zegoen arren, osatu egin dute, eta modu horretan Iberiar Penintsulan aurkitutako bisonte baten buruhezur oso bakarra bihurtu da.
Adituen arabera, arra zen bisontea, Bison priscus espeziekoa. Sima batera erorita hil zen. Espezie hori gaur egungo Amerikako eta Europako bisonteen aitzindaria izan zen.

Droga saltzen zuen sare bat desegin dute Hegoaldean

0 comentarios
                                                                                                                Hodei ARROLA

Guardia Zibilak eta Ertzaintzak droga trafikoaren operazioa burutu dute Euskal Herrian eta Espainian, eta hamabost lagun atxilotu eta 124 kilogramo droga atzeman dituzte. Hamabi etxe miatu dituzte operazioan eta drogarako erabiltzen zen laborategi bat. Laborategi hori, Trapagaranen bertan erabiltzen zuten poligono industrialean zegoen.
Speed-a da gehien atzeman duten droga. Horrekin batera, ordea, kokaina, estasia, kristala, haxixa eta marihuana atzeman dituzte. Ustezko trafikatzaileak garraioaren arloan lan egiten dutela jakinarazi dute, eta garraio zerbitzuak baliatzen zituztela droga saltzeko.

Amaiur Euskal Herriaren bozeramaile Madrilen

0 comentarios
                                                                                                           Hodei ARROLA

Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea izango da Amaiur koalizioaren ardatz nagusia, zeina Parlamentuko hauteskundetara aurkeztuko den azaroaren 20an, bere bozeramaileek atzo adierazi zutenez Iruñean egon zen aurkezpenean. Aralarreko koordinatzaile orokorrak, Patxi Zabaletak, adierazi duen moduan, Amaiur da Euskal Herrian bakea lortzeko bide bakarra.
                                                                                                                                        
                                                                                                                               

Klik handia Azpeitian

0 comentarios
Eneko BAROJA
Egun arrakastatsua bizi izan zuten atzo Azpeitian eta Kilometroetako antolatzaileak pozik agertu dira atzo Gipuzkoako ikastolen aldeko festak izan zuen erantzunarekin. Milaka lagun bildu ziren Ikasberri ikastolak antolatutako jaian, eta eguraldi ona lagun, egitarau osoaz gozatu ahal izan zuten, bost guneetan.
 

Copyright © 2010 • euskadi2 • Design by Dzignine, Blogger Blog Templates