Indignatuen lehenengo
urteurrena
Hodei Arrola
2011ren maiatzaren 15a egun garrantzitsua
izan zen. Europa osoan. Egun horretan indignatuen
martxa hasi zen, Estatuen funtzionamendua salatzeko. Protesta horren urteurrena
ospatzeko, maiatzaren 12an manifestaldirako deia egin zen Bilbon.
Nahiko jende batu zen manifestaldira, izan
ere, Gran Via kalea jendez Beteta zegoen eta manifestaldia bukatu bezain
pronto, Arriaga plaza jendez Beteta geratu zen. Plaza erdian, agertoki bat
altxatu zuten hainbat adituk hitzaldia egin zezaten.
Hala ere, Bilbotik kanpo, oihartzun
handiagoa izan zuen. Madrilen, esaterako, Plaza del Sol beteta geratu zen.
Helikopteroetatik hartu zituzten argazkietan oso ondo ikusten zen zelako
oihartzuna hartu zuen bertan. Bartzelonan ere, oihartzun handia hartu zuen baina,
hala ere, ezin dira konparatu Londresen izan zuen oihartzunarekin.
Esan bezala, Londresen kasuan, zenbait
milioi pertsona bildu ziren eta, manifestaldiaren azken orduetan, hainbat pertsona
atxilotu zituzten. Bistan da, beraz, Estatuek hartzen dituzten neurriak
herriaren altxamenduetan. Halere, ez da nire nahia horretan konturik hartzea.
Esan nahi dudana da Estatuak gogo handiz jazartzen dituela herriaren
altxamenduak. Izan ere, euren kontra egiten baitute.
0 comentarios:
Publicar un comentario