Eneko Artaza Gurrutxaga
Askoren ustetan, Euskal Herrira Rocka ekarri
zuen taldea 1976an Mutrikun sortutako Itoiz taldea izan zen. Zertan zebiltzan
ondo ez zekiten bost lagunek osaturiko talde txiro honek, sekulako arrakasta
lortu zuen Rocka euskalduntzerakoan. Musika talde guztien moduan gora beherak
sufritu dituzte, hala ere, beti aurrera atera eta garaira moldatu den talde
ikusgarria dirudi.
Lehen diskoa
1978an atera bezain pronto taldea zatiturik gelditu zen, taldekide batek 1979an
disko bat bere kabuz atera nahi zuelarik. Azkenean, Jimmy eta Jean Marie batu
zitzaien taldera; hau, taldearen baturaren pizgarri izan zelarik. Taldeko
partaide berri bi hauei asko zor dio Itoizek, beraiengatik ez balitz, taldea
betirako ezerezean geldituko baitzen.
Taldekide hauei
esker bide berriak ezagutzera animatu ziren, hain zuzen ere, lehen Pop-Rock
ezaugarriak markatu zituen, Ska eta Reggaea ere ukitu zutelarik. Beraz, berriz
ere talde batean bilakatu ziren eta haien kantak sinpleak ziren arren, ederki
funtzionatzen zuten.
Jean Marie gitar
jolea joan zenean hasi zen Itoizen amaiera eta taldearen lehengo filosofiari
heltzen jarraitu nahi bazioten ere, gero eta musika komertzialagoa egiten
zuten. Horretaz ohartu eta amaiera hurbil zebilela sentitzen zuten. Azkenean
denok espero zutena gertatu zen eta 1988aren martxoan, Burdeosen gauzatu zen
musika talde agurgarri honek emandako azken kontzertua.

0 comentarios:
Publicar un comentario