125x125 Ads

Piraten erasoak ekiditeko neurri berriak (erreportajea 1)


Piraten erasoak ekiditeko neurri berriak
Indiako Ozeanoan jazo diren piraten erasoei aurre egiteko irteera berriak proposatu ditu Espainiako Gobernuak

Hodei ARROLA
Hamazazpi dira Indiako Ozeanoan arrantzan ari diren Euskal atun-ontziak. Horietako hamaseik, segurtasun pribatuaren babesa dute. Hala, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta Anabac ontzien jabeen elkarteak pozik daude neurri horiek izan duten emaitzagatik.
Hala ere, ontzietan militarrak joateko eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari. Espainiako Defentsa ministroak, Carme Chacónek, Espainiako legediak hori debekatzen duela adierazi du. Lege horren debeku horri irteera emateko, Chacónek proposamen irmoa adierazi du: “Jar dezatela segurtasun pribatua”.
Guzti horrekin batera, Kenyak atxilotutako piratak epaitu eta espetxeratzeko sinatua zuen akordioa abisurik gabe hautsi egin du. Kenyako Defentsa eta Kanpo Harremanetako presidenteak, Adan Keynanek, aldarrikatu egin du piratak atxilotzea zurien kontua dela eta Kenyak ez duela piratak epaitu eta kartzeleratzeko eginbeharrik.
Kenyak hautsi egin duen hitzarmen hori Estatu Batuek, Europar Batasuneko 27 kideek, Danimarkak, Kanadak eta Txinak zuten sinatua eta, esan bezala, atxilotutako piratak epaitzeko eta atxilotxeko akordioa zen.
Playa deBakio eta Alakrana aun-ontzien hilketen ostean, piratn erasoak gehitzen ari direla ikusita, atun-ontzien jabeek segurtasuna handitzeko beharra ikisu dute.



                                 Bahitutako Alakrana eta Playa de Bakio atun-ontzi euskaldunak.

Chacónek aurrera eraman zuen segurtasun pribatuaren kosteen ordainketa  atun-ontzien, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean ordainduko dira. Atun-ontzien jabeak bi laurden ordainduko ditu eta Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak laurden bat bakoitzak.
Segurtasun pribatuarekin batera, EBk eta Seychellesek sinatua duten Atalanta misioak bermatzen dute ontzien babesa. Azkenaldian, Atalanta misioari eskumen gehiago esleitu zaizkio eta misio horri laguntzeko, Bruselas misioa sortu zen ere. Izan ere, piraten erasoak Indiatik hurbil hasi baina gaur egun Tanzaniako mugara hedatzen dira.
“Azken hilabeteetan lehen baino bost aldiz pirata gehiago atxilotu ditugu. 1000 atxiloketa baino gehiago egin dira, eta 100 txalupa eta 20 ontzi ama suntsitu”.
Carme Chacón, Espainiako Defentsa ministroa.

Halere, Anabac ontzien jabeen elkarteko gerenteak, Juan Pablo Rodruíguezek, kontrola handiagoa dela adierazi du: “Piraten ontziak ez itsasoratzea da gakoa. Izan ere, itsasoan zailago da haiek kontrolatzea. Horretarako, ezinbestekoa da ahalik eta kontrol eta informazio gehien izatea”.

Bestelako babes neurri batzuk ere aztertzen ari dira, Chaconek aurreratu duenez: ontzietan gelagotor bat jartzea, adibidez. Hala, erasoren bat izanez gero, mainelak bertan ezkutatuko lirateke. Montzoien hilabeteak aprobetxatu dituzte hori probatzeko, eta merkataritza ontzietan ondo funtzionatu du. Baina atun-ontzietan ez dela eraginkorra izango uste du Jon Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuordeak. Uste horrekin bat etorri da Juan Pablo Rodríguez. Azkuek garbi du, gainera, orain arte hartu dituzten neurriak behin behinekoak direla.

“Piraten arazoa betirako konpontzea nahi badugu, egin behar dena herrialde horien garapena sustatzea da. Izan ere, askok bizimodua aurrera ateratzeko duten modu bakarra pirateria da”.
Jon Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuaordea.



0 comentarios:

Publicar un comentario

 

Copyright © 2010 • euskadi2 • Design by Dzignine, Blogger Blog Templates