Euskal Herriak ordezkaritza dezentea lortu du Espainiako Gobernuan
Boto ematearekin batera, ezker abertzaleko lider historikoei omenaldia egin zaie
Hodei ARROLA
Hurrengo lerroetan, azaroaren 20a Euskal Herrian nola bizi izan den islatuta agertuko da, baita ezker abertzaleko bi liderri egin zitzaien omenaldia ere. Aurreko hilabeteetan Espainiako presidentea zen PSOEko José Luis Rodríguez Zapaterok hauteskundeak aurreratu zituen egun horretara sinbolismoz betetako eguna baita. Izan ere, 1975aren azaroaren 20an Francisco Franco diktadorea hil zen. Euskal Herrian, ezker abertzaleak ilegalizatua izan barik aurkeztu izan da hauteskundeetara jarraitzaile anitz bere atzean izanda.
Urte honen azaroa oso garrantzitsua izan da testuinguru politikoan, izan ere, hilabete horren 20an, José Luis Rodríguez Zapaterok, Espainiako presidenteak, hauteskundeak egun horretara aurreratuko zituela esan zuen. Gauzak honela, alderdi politiko guztiek egin zezaketen guztia erakutsi zuten beren hitzaldi politikoetan. Hauteskunde hauek Espainia osoa bere hartzen zutela alde batera utzita, Euskal Herriak bizitasun handiz jazo zuen egun hori, izan ere, ezker abertzaleak oihartzun itzelarekin egin zituen bere kaleak. Amaiur koalizioak jarraitzaile asko izango zituela antzeman zen baina, azken momentuan jasotako babesa espero zena baino handiagoa izan zen.
Bozketaren emaitzak irten zirenerako, Amaiurrek 7 diputatu lortu zituen Espainiako Gobernuan. Ikusten den moduan, nahiz eta hauteskundeak PPk irabazi, Euskal Herrian alaitasunez jaso zen Amaiurren emaitza. Zentzu horretan, PSOEren joera aurrerakoia izan zen hauteskundeak azaroaren 20ra aurreratzen, izan ere, egun horretan hil zen Franco diktadorea. Haatik, Euskal Herrian esanahi handiagoa hartu zuen, egun horietan ere, Josu Muguruza eta Santi Brouard erail zituztelako.
“Uste dut honek aro berri bat ekarriko diola Euskal Herriari. Amaiurrek indar handiz egin du talka eta 15 urte ilegalizatuta egon ostean uste dut Euskal Herriak duen politika era egokian islatzen duela”.
- Lorea Bilbao
Egun horretan ere, azaroaren 20an, Bilboko Ametzola eta Errekalde auzoetan, omenaldi bat egin zieten ezker abertzaleko bi lider erail horiei. Omenaldi horietan, ezker abertzaleko hainbat lider eta militante bildu ziren, Tasio Erkizia eta Periko Solabarria esaterako. Omenaldietan aldarrikapen irmo batzuk aipatu ziren, izan ere, Euskal Herriak egun horietan bizitzen ari zen giroa Josu Muguruza eta Santi Brouarden garaian bizi zen giroa goraipatzen zuen.Josu Muguruzaren kasuan, Espainiako Gobernuan Herri Batasuna (HB) ordezkatzen ari zela, tiroka jazo zuen GALek. Atentatuaren akusatuak Ángel Duce eta Ricardo Sáenz de Ynestrillas izan ziren. Horrek guztiak esan nahi duen gisara, omenaldi bat egiten zaio Josuri urtero jaio zen Bilboko auzoan, Errekalden. Santi Brouarden kasuan, ostera, bere pediatria kontsultan zegoela erail zuten GALeko bi kidek, Luis Morcillok eta Rafael López Ocañak, Julián Sancristobalen, Estatu Segurtasun Zuzendariaren agindupean.
Amaiur koalizioa indartsu sartu da Kongresuan. Elkarrekin aritzea saritu dute herritarrek. Indar metaketa. Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak osatutako koalizioak babes zabala jaso du, eta talde propioa izango du Espainiako Kongresuan, zazpi legebiltzarkiderekin. Gainera, lurralde guztietan lortu du ordezkaritza. Amaiurren sarrera horrek gainerako alderdiek ordezkaritza gutxitzea ekarri du, izan ere, duela lau urte baino talde bat gehiagorekin banatu dira eserlekuak.
Beraz, aurreneko aldia izango da Espainiako Diputatuen Kongresuan bi talde parlamentario abertzale izango direla. «Herri gisa» Madrilen aurkezteko asmoa duen Amaiurren taldea, batetik, eta urteetako esperientzia duen talde jeltzalea.
“Amaiurrek indar metaketa erakusten du. Abertzaletasunaren eta Euskal Herriaren helburu nazionalak lortzeko bidea erakusten du. Horrexegatik, emaitza onak izan dituela uste dut.”
- Koldobika Urbina
Amaiurren iritziz, hiru esparru nagusitan garatu beharko litzateke indar abertzaleen arteko lankidetza Madrilen: Euskal Herriaren eta autodeterminazio eskubidearen onarpenean, eta lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparruaren aldarrikapenean. Horrekin batera, Espainiako Gobernuaren «ukazio eta oztopo jarrerari» aurre egiteko «estrategia komun bat» adostera deitu ditu alderdi jeltzalea eta Nafarroako koalizioa.
Abertzaleen artean, indarrak biltzeko aukerak zabalduko dira, orain arte eman ez diren aukera berriak. Espainiako Kongresuan abertzaleen pisuak matematikoki ez du eragin handirik izango, baina Euskal Herritik begiratuta bai, balio sinbolikoa duelako.
Garai berri honetan, iraganeko salbuespeneko legeekin osatutako instituzioak —Eusko Legebiltzarra eta Jaurlaritza— berritzea falta da. Premiazko zeregina delako ikuspuntu demokratikotik. Bi indar abertzaleak —EAJ eta Amaiur— parez pare daudelako eta lehia bizia izango delako bien artean lema hartzea, baina funtsezkoena norabidea zehaztea da. Herri baten geroa jokoan izango delako.







