Eneko Artaza Gurrutxaga
Cannabisa Euskal Herrian gehien kontsumitzen den droga ilegala da.Botanikan Cannabis sativa izenarekin ezagutua da eta bere efektu psikoaktiboak erretxinan duen sustantzia batek sortzen ditu. Sustantzia hori tetrahidrocannabinol edo THC bezala ezagutzen da. Euskal Herrian gehienbat Marokoko iparraldetik datorren hachisa kontsumitzen da.
Gazte askok kontsumitzen dute cannabisa gure herrialdean. Gazteak ez dira arduratzen cannabisaren kontsumoak sortzen dituen arazoei buruz. Gaur egun 14,5 urteko mediarekin dastatzen dute droga hau, eta 15-29 urte bitarteko % 28,2ak erre du noizbait. Hauen arteko %8,6ak sustantzia honen ohiko kontsumoa egiten du. Gainera ohiko kontsumoak gora egiten du 20 eta 24 urte arteko gazteetan, egunero erretzen duen pertsonen portzentajea 11,5ekoa izanik.
Naiz eta mutilek orokorrean drogen kontsumoan gehiago aritzen diren, emakumeen eta mutilen arteko aldea murrizten ari da, ia ia parekatura egon arte. Gaur egun mutilen %8ak eta emakumeen %7,8ak probatu du cannabisa noizbait.
Gazteek lortzeko erreza
Gaur egun oso erreza da cannabisa lortzea gazteentzako. Algortako 21 urteko erretzaile honen iritziz oso erreza da materiala lortzea: “Herri txikitan are errazago da cannabisa lortzea, kuadrila askotan aurki desakezuz ba, kameioak ez, ez dira kameioak, hachisa saltzen duen jendea”. Gainera argi dauka zein den porroak erretzen hasteko arrazoia:``izaten da ba nagusia iruditzeko´´. Erostea ez da cannabisa lortzeko modu bakarra: ‘jende askok ere mendian maritxuak landatzen ditu, kosetxa propia esaten dena’.
Cannabisaren kontsumoaren efektuak
Alde psikologikoan epe laburrean marihuanak euforia sentsazioa, erlajazioa, aldaketa sentsorialak eta pertzeptiboak, kontzentrazio galera eta koordinazio txikizioa eragiten du.
Cannabisak duen menpekotasuna sortzeko ahalmena ez da oso gogorra. Momenturarte ez dirudi menpekotasun fisikorik sortzen dituela. Ala ere abstinentzia erreakzioak ikusi ahal izan ditugu erretzaile kronikoetan kontsumoa bertan bera uztean. Gainera kontsumoa handia bada arazo psikologikoak sortu ahal ditu, eguneroko edozein ekintza kontsumitu gabe egiteko ahalmena ez izatea adibidez.
Beste alde batetik kannabis kontsumoak arazoak fisikoak sor ditzake: “alde batetik tabakoak sortzen dituen eraginak dauzka, eta gainera burmuinean ere arazoak sortzen ditu normalean erretzen baduzu”. 50 urteko erizain honentzat honek daukan normalizazio egoerak, gazteek ere erretzea eragiten du:” gehiegi normalizatuta dago. Honek gazteen portaeran eragina negatiboa dauka nagusiak iruditu nahi dutelako, eta honek drogekin arazoak zor ditzake”.
Egoera legala
Kannabisaren efektuak tabakoarenak eta alkoholarenak bezain txarrak direla aski frogatuta dago. Ala ere kannabisa ilegala da estatu espainiarrean. Kannabisa edukitzea 300 eurotik 36.000 euro-arteko isuna ekarri dezake. Arautegi penalaren arabera kannabisa edukitzea delitu larri bezala ikusita dago. Gainera trafikatu, egin edo landatu egiten duenari urte bateko espetxe zigorra leporatu ahal diote.
Horregatik kannabisaren egoera legalizatzea kontsumo erregulatu bat ekarriko luke. Honetaz gain gazteek eskuratzeko aukera gutxiago izango lukete eta kontsumitzen den materialaren kalitatea hobetuko litzateke, erretzaileak ere onura ateratzen. Arrazoi hauengatik LEGALIZAZIOA ORAIN!





0 comentarios:
Publicar un comentario