125x125 Ads

Erdi Aroko herrizka aurkitu dute Argantzonen


                                                                                                                              Hodei ARROLA

EHUko Ondare eta Paisaia Kulturalen Ikerketa Taldeak Erdi Aroko herrixka gotortu bat aurkitu du Argantzongo (Trebiñu) gazteluaren ondoan. Toki hori IX. edo X. mendean okupatu zen eta garrantzi handiko jaun-gunetzat jo daiteke, "gazteluratze" modura eraiki baitzen.
Ikerketako iturriek adierazi dutenez, irailean eta urrian Argantzongo gazteluan egindako esku hartze arkeologikoari esker, leku horretan Erdi Aroko herrixka garrantzitsu bat dagoela jakin ahal izan dute.
Data zehatza falta den arren, Argantzonen sorrera IX. eta X. mendeen artean koka daiteke eta lehenengo okupazioa defentsarako izan zitekeen. Berez, iturri arabiar batek dio 801. urtean, Kordobako Al-Hakam emirraren anaiak zuzendutako armada Argantzongo haitzartean garaitua izan zela, Araba eta Gaztelari eraso egitera zetorrenean.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 

Copyright © 2010 • euskadi2 • Design by Dzignine, Blogger Blog Templates