EHU-k eskaintzen dituen hizkuntza titulazioak Europa mailan baliokideak izango dira
Maria GARDE
Hodei ARROLA
Eneko BAROJA
“Spik” proiektu berria martxan jarri dute Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultatean. Laborategia pasadan ikasturtean zabaldu zuten arren, aurten bultzakada berezi bat eman nahi izan dio EHU-k hizkuntza arloari “Spik” proiektuaren bitartez.
EHU-k aurkeztutako laborategi honetan, bai ingeles baita euskara ikasteko eskolak emango dira. Hizkuntza bakoitzak 3 maila ezberdinak ditu, B1, B2 eta C1. 3 mailak Hizkuntzaren Europako Marko Bateratu Berriarekin daude baliokidetzan eta eskaintzen diren titulu guztiak ofizialak dira.
Hizkuntza laborategia 3. solairuan kokatuta dago eta bertan 6 ikasgela, auto-hizkuntza gela, 3 mintegi, irakasleen gela eta idazkaritza daude. Bere osotasunean 350m2-ko hartzen ditu.
Ordutegiei dagokienez, 2 txanda daude: goizeko txanda eta arratsaldekoa. Ordu kopuruak ere hirutan banatzen dira, 4, 6 eta 8 ordutakoak hizkuntzaren arabera.
Nahiz eta hizkuntza laborategia berria ez izan, aurten EHU-k ahalegin berezia egin du ikasleen artean hizkuntzei garrantzia emateko eta “Spik” proiektua gizarteratzeko.

0 comentarios:
Publicar un comentario